Skip to main content

Pertsonak erdigunean jarri Ekonomia solidarioa eraikitzeko tresnak

Poner a las personas en el centro

REAS Euskadi – Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarea-  eta Alboan erakundeek hezkuntzako eta dibulgaziozko tresnak aurkezten ditugu, enpresa egiteko moduari buruzko pentsamendu kritikoa bultzatzeko asmoz.

 

Latinoamerikako eta Euskadiko erakundeen esperientziak eta ikaskuntzak trukatzearen emaitza da material hau. Eta bat egiten dute, gure gizartean zein nazioartean, elkarlanean garatzen ditugun sentsibilizazio eta hezkuntza ekimenekin, Latinoamerikako COMPARTE Sarearen bitartez, Alboan horren partaide delarik.

Helburua da beste ekonomia mota bat eraikitzeko beharraz kontzientziatzea; ekonomia solidarioa eta gizarte eta ingurumen justizia lortzen laguntzeko, baita bere inguruko behar sozialei erantzun ahal izateko ere.

Hori dela eta, Euskadiko Administrazio Publikoari eta enpresa, gizarte eta hezkuntzaren alorreko eragileei eskatzen diegu beren egiteko material hauek eta bertan azaltzen diren giza garapen alternatibo eta ekonomia solidariorako proposamenak.

 

Solo para lxs locxs. BIDEOAK

 

 

 

 

 

Labirintoa. Komikia

 

[[{"fid":"4045","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"668","width":"478","class":"media-element file-default"}}]]

 

REAS Euskadi eta Alboan erakundeetan hausnarketa eta ikerketa ekintzetan sakondu egiten dugu gure lana: Gatazkarik Gabeko Teknologia alorrean, erosketa publiko etikoa bultzatzean; REAS Euskadi-ren sustapenaz, ekonomia solidarioaren auditoretza sozialaren adierazleak partekatzean, eta garapen alternatiborako proposamen jakinetan.

 

Bortizki bizi dugun pandemiaren egoerak indartu egiten du gure gizarte globalean eraldaketa sakona beharrezkoa delako uste osoa. Gizateria krisialdi ekologiko eta sozialean bizi delako seinale nabarmena da, eta, horren ondorioz, denen artekoa beste modu batean zaindu eta partekatu behar dugulakoa. Modu berriak beharrezkoak dira harremanak garatzeko, ekoizteko eta kontsumitzeko, gizateriaren eta planetaren etorkizuna posible egiteko.

 

* Aipatutako materiala Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak eta Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatutako proiektu honen barruan kokaturik dago: “Ikaszabaltzen II - Ezagutza eta arrazoibide kritikoa sortu, Latinoamerikan eta Euskadin garatzen diren ekimen ekonomiko solidarioen, sozialen eta feministen praktikatik”