Karen Paredes kazetari hondurastarrak Nafarroara ekarriko du bere herrialdeko defendatzaileen errealitatea
Latinoamerikak munduko eskualderik arriskutsuenetakoa izaten jarraitzen du ingurumena eta lurraldea defendatzen dituztenentzat. Hondurasen, arriskua bereziki handia da: 2023an 450 eraso baino gehiago izan ziren giza eskubideen defendatzaileen aurka.
Errealitate horretara hurbiltzeko, Karen Paredes Pineda kazetari eta gizarte-komunikatzailea hartuko du Alboan-ek Nafarroan. ERIC–Radio Progresoko (Honduras) komunikazio-arloko koordinatzailea da Paredes. Justizia sozialarekin eta ondasun komunen defentsarekin konprometitua, ibilbide profesional sendoa garatu du kazetari, produktore eta unibertsitateko irakasle gisa.
Bisitan, Karenek hainbat topaketa egingo ditu erakundeekin eta herritarrekin, eta, horrez gain, Iruñean, Tuteran eta Antsoainen jarduerak egingo ditu, publikoari irekitako agenda batean.
Azaroaren 18an eta 20an:
"Acuerpadas. Justizia egin arte" dokumentala pantailaratzea
Alboan eta ERIC–Radio Progresorekin batera erresistentzia eta duintasun istorioen bila hiru euskal emakume komunikatzailek Hondurasera egindako bidaia jasotzen duen filma. Han ezagutu zituzten beren lurra, gorputzak eta ahotsa ausardiaz defendatzen dituzten emakumeak, nahiz eta egiturazko indarkeria jasan.
Dokumentala Bilbon estreinatu zen, eta arrakasta handia izan zuen. Hainbat zinemalditan parte hartzen du, besteak beste, Gizazinea, Giza Eskubideak Zinemaldian.
- Azaroak 18 | 18:00| Gazteriaren Etxean (Zangoza kalea, 30). Iruñea
- Azaroak 20 | 18:00h | Loza kulturgunea (Ctra. Antsoain, 4 bis). Antsoain
*Irekia eta doakoa leku guztiak bete arte*
Azaroak 19
Hitzaldi-solasaldia: “Bizitzaren eta lurraldearen defentsa. Hondurasko kasua”
Hondurasen ondasun naturalak eta giza eskubideak babesten dituztenen erronka eta itxaropenei buruzko elkarrizketa irekia.
- Azaroak 19 – 18:00
- UHUN Tutera (Magallón kalea, 8). Tutera
- Informazio gehiago eta izen-emateak hemen.
Azaroak 21 eta 22
Gizarte-komunikazioko tailerra | “Ikasi ingurumena defendatzeko komunikazio-estrategiak”
Ingurumenaren zaintzan eta gizarte-komunikaziorako tresnak ikastean interesa duten 16 eta 25 urte bitarteko gazteei zuzendutako tailerra, beren kanpaina propioa sortzeko. Karen Paredesek eta Moviltik elkarteak eskainia.
- Azaroaren 21ean 17:00etatik 20:00etara
- Azaroaren 22an, 10etatik 14etara eta 17etatik 20etara
- Gazteriaren Etxea (Zangoza kalea, 8). Iruñea
- Erreserba hemen.
Zoritxarraren erdian bizitzari eusten dioten borroketara hurbiltzeko aukera da Karen Paredesen bisita hau. Jarduerekin bat egitera eta justiziaren eta duintasunaren aldeko lurraldeak, pertsonak eta konpromisoak batzen dituen topaketa honen parte izatera animatzen zaitugu.

