Skip to main content

Iruñea elkartasunez jantzi zen “Emakumeok Martxan” jardunaldian

Marcha solidaria en Pamplona

Joan den igandean, urriaren 26an, Iruñea elkartasunez jantzi zen berriz ere “Emakumeok Martxan” jardunaldian. San Inazio Ikastetxeak, Loiola Zentroak, Tuterako Lasa Zentroak eta Alboanek antolatutako ekimena zen, bizitza duin eta seguru baten bila migratzera behartuta dauden Erdialdeko Amerikako emakumeen alde.

Eguraldi iragarpenak onak ez izan arren, goizeko lehen ordutik ikastetxeko, Loyola Zentroko, Dar Salaam-eko, Arrupe Komunitateko eta V. Tropa eskaut taldeko dozenaka boluntario eskolako patiora hurbildu ziren, Guraso Elkarteko gurasoekin batera, egun solidario honetarako dena prest izateko.

Jardunaldia eukaristia batekin hasi zen,ikastetxeko kaperan, Michael Pastor jesuitak eta irakasleak egina. Bertan, gatazkengatik, indarkeriagatik edo hondamendi naturalengatik beren etxeak utzi behar izaten dituzten Erdialdeko Amerikako milaka emakumeak gogoratu ziren.

Ondoren, patioa musikaz, txokolatez, bizkotxoz, txistorraz eta pintxoz bete zen, eta horiekin indarrak hartu zitutzen ehunka lagunek gizarte abegitsuaren aldeko herri-martxan parte hartu baino lehen.
 

Jardunaldi solidarioa Iruñean


Eguerdian, martxa eskolako frontoira itzuli zen, eta 300 pertsona inguruk, bertaratuak eta boluntarioak barne, janaria, barreak eta konplizitatea partekatu zuten. Arratsaldean familia-jarduerak, txikienentzako jolasak, bingoa eta zozketa solidarioa, mus-txapelketa eta La banda del Patio-ren emanaldiarekin, konpromisoz eta elkartasunez betetako egunari amaiera eman zitzaion.

Jardunaldi ahaztezina izan zen, eta ez zen posible izango boluntario guztien eta familien laguntzarik eta inplikaziorik gabe. Halaber, eskerrak eman nahi dizkiegu Carretilla, Canasa eta Señorío de Sarriá enpresei, beste urte batez elkartasun-jardunaldi honetan laguntzeagatik.

Eskerrik asko guztioi jardunaldi hori posible egiteagatik! Datorren urtean zuen zain izango gara!