Komunitate-balioetan, elkartasunean eta zaintzan trebatzen dugu.
Herritartasuna eta partaidetza
Herritartasuna, eskubide eta erantzukizun gisa, pertsona guztien duintasunean eta oinarrizko eskubideetan oinarritzen da, naziotasuna edozein dela ere. Talde zaurgarriak barneratzen eta ahalduntzen ahalegintzen gara, funtsezkoa izanik gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasuna.
Tokiko eta mundu-mailako errealitatea eraldatzeko gai izango diren herritarrak eraiki nahi ditugu, eta baztertuek parte hartzea lehenetsi. Gure ikuspegia zeharkakoa eta sektoriala da, eta partaidetza sustatzeko eta komunitateak antolatzeko ekintza espezifikoekin. Genero-ikuspegia ezinbestekoa da; ekitatea eta harreman horizontalak bilatu nahi ditugu. Gizarte bidezkoagoak sortzeko egiten dugu lan, giza eskubideen errespetuan oinarrituak.