pertsona nazioarteko migratzaileak dira
Migrazio behartuak
Alboan-ek justiziaz, hospitalitatez eta erantzunkidetasunez heltzen diogu giza mugikortasunaren kausari, beldurraren eta gorrotoaren diskurtsoari aurre eginez. Agerian utzi nahi dugu errefuxiatuen % 84 haien jaioterritik hurbil dauden herrialde txirotuek hartzen dituztela.
Migrazio behartuak eragozteko, bizitza duineko baldintzak sortu behar dira pertsona horientzat haien jaioterrietan. Alboan-ek bizimodua ateratzeko aukerak sortu nahi ditu, kalitate oneko hezkuntza jasotzeko aukerak eskaini, bakearen eta adiskidetzearen alde lan egin, eta gizarteko talde zaurgarrienentzako eremuak zabaldu, antola daitezen, beren eskaerak ezagutaraz ditzaten eta eragiten dieten politiketan parte har dezaten.