Alboan-ek Marketing Sozialeko PES/MES Saria irabazi du “Amazonia gara” kanpainarekin
Alboan-i Euskadiko Marketing Elkartearen PES/MES saria eman diote, Marketing Sozialeko Kanpainarik Onena” kategorian, “Amazonia gara” proiektuagatik, ekimen horrek bost urte baino gehiago baitaramatza herri indigenen eta Amazonian lurraldea defendatzen duten emakumeen borroka ikusarazten.
Ekitaldia joan den urriaren 24an egin zen UPV/EHUko Bizkaia Aretoan, marketing-aren sektoreko euskal enpresa eta erakunde nagusiak bildu zituen gala batean. Zazpigarren edizio honetan, PesMes Sariek parte-hartze errekorra hautsi zuten 45 hautagaitzarekin, eta euskal marketing-aren erakusleiho nagusi gisa finkatu ziren. Alboan-en izenean, DBS Enpresak taldeko Ainhoa Maestrek eta Gizarte Garapen Arloko (DBS) arduradun Javier Mielgok jaso zuten saria.
Gizarte- eta ingurumen-justiziaren aldeko kanpaina
“Amazonia gara” kanpaina proiektu instituzional aitzindari gisa sortu zen Alboanen, eta, abian jarri zenetik, erreferente bihurtu da gizarte- eta ingurumen-justiziari buruzko komunikazioan eta sentsibilizazioan.
Bost urte hauetan, kanpainak ekimen berriak sortu ditu, besteak beste, “Defendatzaileak”, beren lurraldeak esplotazioaren eta indarkeriaren aurrean babesten dituzten emakume liderrak ikustaraztea helburu duena.

“Amazonia gara” kanpainak erakusketak, bideoak, ekitaldiak eta hezkuntza-materialen bidez helarazi die bere mezua herritarrei, Amazoniako oihanaren errealitatea gure kontsumo-ereduekin eta bizimoduekin lotuz. Hori guztia lelo argi batekin: Ez gara jaitsiko!”.
Talde-lana aintzatestea
Marketing Sozialeko PES/MES sariak urteetan zehar kanpaina honi forma ematen lagundu duten pertsona eta talde guztien ahalegin kolektiboa aintzatesten du. “Amazonia gara” lan koral baten emaitza izan da, non ekarpen bakoitza kontatu den. Eta Alboan-en, Panamazoniako proiektuetan parte hartzen duten pertsona eta komunitate guztiei eskaintzen diegu, batez ere Peruko SAIPEri.
Aintzatesopen horrekin, Alboanek berretsi egiten du gizarte- eta ingurumen-justiziarekiko eta Amazoniaren defentsarekiko duen konpromisoa; Amazonia funtsezko lurraldea da planetarentzat, eta gure bizitzen eta egunero babesten dutenen bizitzen arteko loturaren sinboloa.

