Skip to main content

Larrialdiak

Erantzun koordinatua, azkarra eta eraginkorra larrialdi humanitarioko egoerei
Emergencias

Alboan eta Entreculturas Espainiako Nazioarteko Lankidetzako erakunde jesuitetako kideok erantzun koordinatua, azkarra eta eraginkorra eman nahi diegu larrialdi humanitarioko egoerei.

Nazioarteko lankidetzako eta laguntza humanitarioko proiektuak garatzen ditugu Latinoamerikan, Afrikan, Asian eta Europan bazterkeria- eta zaurgarritasun-egoeran dauden herrietan. Horrez gain, zenbait ekintza gauzatzen ditugu honako arlo hauetan: gizarte-sentsibilizazioa, herritartasun globala, ikerketa, eragin publikoa eta nazioko eta nazioarteko boluntariotzaren sustapena.

Elkarrekin egiten dugu lan gizartea eraldatzeko eta gure munduan justizia sustatzeko. Jakin badakigu hezkuntza eta partaidetza oso tresna ahaltsuak direla mundu bidezkoagoa, berdinzaleagoa eta jasangarriagoa lortzeko.
 

Larrialdiak SJ

Bat eginik, gehien behar dutenei laguntza gehiago iristea lortzen dugu. Helburu berarekin, azkar eta eraginkorki lagundu nahi dugu larrialdi humanitarioko egoeretan.

Larrialdi aktiboak

Larrialdia Marokon

2.800 pertsona baino gehiago hil dira Marokon, irailaren 8an herrialdearen hegoaldean izandako 6,9 graduko lurrikararen ondorioz.
Gehiago irakurri

Larrialdia Turkian

Siriari eta Turkiari eragiten dioten lurrikara beldurgarriek dagoeneko milaka hildako eta zauritu utzi dituzte.
Gehiago irakurri

Larrialdia Ukrainan

Ukrainako egoerak okerrera egiten jarraitzen du. Milioika pertsonak egin dute ihes herrialdetik babes bila eta aurreikusten da askoz gehiagok egingo dutela ihes.
Gehiago irakurri

Informatuta jarraitu nahi duzu?

Eguneraturik egotea ere laguntzeko modu bat da.

Harpidetu newsletterrera