Skip to main content

Erosketa publikoa etikoa: eska diezaiegun gure erakundeei teknologia arduratsua kontsumitzeko

Compra Pública Ética: exijamos a nuestras instituciones que consuman tecnología responsable

Munduko zenbait herrialdetan, mineral batzuk erauzteak Giza Eskubideak urratzea eta gatazka armatuak mantentzea dakar berekin. Mineral horiek aparailu asko egiteko erabili ohi dira: mugikorrak, tabletak, ordenagailuen pantailak…

Horren aurrean, tresna horien enpresa fabrikatzaileek eta inportatzaileek badaukate ardura nabaria. Eta administrazio publikoek ere bai.

Erosketa Publiko Etikoa ekimenaren bidez, gure udalei eta diputazioei eskatu nahi diegu, beren tresnak berritzeko momentuan, irizpide tekniko edo ekonomikoez batera, enpresen jarrera arduratsua adierazten duten irizpideak ere kontuan hartzea. Hau da, modu onuragarrian balioestea mineralen hornidura-kateetan Giza Eskubideak urratzearen arriskuak kudeatzeko praktika onak erabiltzen dituzten enpresak.

Eman zure laguntza mineralen merkataritzak gatazka armatuak luza ez ditzan.

Eska iezaiozu zure udalari teknologia arduratzea eros dezan!

Gatazkarik gabeko Teknologiaren alde!

 

SINATU HEMEN ETA LAGUNDU PRODUKTU ELEKTRONIKOEN EROSKETA PUBLIKO ETIKOA BULTZATZEN!