Skip to main content

Hezkuntza eta prestakuntza

Informatzen, trebatzen, antolatzen eta mobilizatzen lagundu nahi diegu pertsonei, bazterkeria eragiten duten egoerak aldatzeko.

Hezkuntza-komunitatearen lan egiten dugu, munduan baztertuta dauden pertsonekin konprometitutako herritarrak sustatzeko. EDUKALBOAN hezitzaile-komunitatea sustatzen dugu. Haren bidez, gizarte-eraldaketa ahalbidetu nahi da, eta herritartasun globala eraiki, hezkuntzaren bidez, nola formala (ikastetxeak eta unibertsitateak) hala ez-formala (aisialdiko taldeak eta hezkuntza-plataformak).

"Hezkuntza-komunitatearekin lan egiten dugu, gure mundutik baztertutako pertsonekin konprometitutako herritartasuna sustatzeko."

Gizarte solidarioago eta eraldatzaileago bat eraikitzera bideratuak

ALBOAN-ek azterketak eta ikerketak egiten eta sustatzen ditu, eta, haien bidez, arlo formaleko eta ez-formaleko pertsonei zuzendutako hezkuntza-proposamenak eta herritar guztientzako kanpainak sortzen ditu, gizartea solidarioagoa eta eraldatzaileagoa izan dadin.

+ 180

Ikastetxek baino gehiagok hartzen dute parte

+ 700

Unitate didaktiko erabilgarri

+ 500

Unitate didaktiko erabilgarri

+ 140

Hezkuntza-ekintza Afrikan, Asian eta Latinoamerikan

Gaztesarea edukalboan

Gaztesarea

Hezkuntza ez-formalaren arloan nerabe eta gazteekin egiten den lana babesten dugu, hezkuntzako aisialditik hasi eta gazteentzako udal-zerbitzuetaraino, unibertsitateak eta ikastetxeetako hezkuntza ez-formaleko guneak barne.

Gazte-talde bateko kidea bazara, prestakuntza-ibilbideak, tresnak eta mobilizazio-proposamenak eskaintzen dizkizugu hainbat gairi buruz; besteak beste, genero-ekitatea, migrazioak, ekologia, GJH, etab. Horretarako, metodologia aktiboak erabiltzen ditugu gazteen euren protagonismoa sustatzeko, partaidetzarako gaitasunak garatuta; horrela, gizarte-aldaketarekin eta justiziarekin konprometitutako herritartasun globala bultzatuko da.

Harremanetan jarri

Edukalboaneko azken nobedadeen berri izan nahi duzu?

Harpidetu zure buletin eta nobedade guztiak jasoko dituzu

Harpidetu

Sareko lana

Herritartasun globalera daramaten hausnarketa, analisi eta pentsamendu kritikoa sortzea.

Herritartasun globalak munduko desberdinkeriak dakartzan bidegabekeriak salatu behar ditu, guztien ongia sustatuko duen kultura bat eraiki behar du, eta toki- eta mundu-mailan pobrezia sortzen duten egiturak eraldatu behar ditu.

Ez gara bakarrik ari. Besteak erakarri nahi ditugu.

Gizartean eragina izateko eta mobilizatzeko sareak eta aliantzak

Euskadiko GGKEen Koordinakundea

Sektoreko sarea, tokiko lankidetza-politiketako eragina, gainerako erakundeekiko koordinazioa.

Nafarroako Foru Erkidegoko GGKEen Koordinakundea

Sektoreko sarea, tokiko lankidetza-politiketako eragina, gainerako erakundeekiko koordinazioa.

Estatuko GGKEen Koordinakundea

Sektoreko sarea, tokiko lankidetza-politiketako eragina, gainerako erakundeekiko koordinazioa, sentsibilizazio-ekintzak.

CIDSE

Europan eragiteko GKE katolikoen Europako Sarea. Alboan-ek botere korporatiboko eta erauzketa-industrietako lantaldean parte hartzen du.

EURAC

Erdialdeko Afrikan aktibo dauden eta garapenerako lankidetzan eta ekintza humanitarioan lan egiten duten Europako erakundeen sarea. 

 

Red Xavier

Jesusen Lagundiari lotuta dauden eta nazioarteko lankidetzan lan egiten duten Europako, Ipar Amerikako eta Asia-Pazifikoko erakundeen sarea. 

Justice in Mining – A Global Ignatian Advocacy Network

Jesusen Lagundiaren lau GIAN sareetako bat da, eta gizarte-zentroak, GKEak, eta konferentzia jesuitetako unibertsitate jesuitak biltzen ditu.

Panamazoniako Eliza Sarea (REPAM)

Elizaren Panamazoniako presentziak biltzen dituen eskualde-mailako sare bat da.

Fe y Alegría Nazioarteko Federazioa

Fe y Alegría Mugimendua munduko herri-hezkuntzako sare handienetako bat da: 1,5 pertsona baino gehiago artatzen ditu, eta 3 kontinentetako 19 herrialdetara zabaltzen da.

Enpresa arduratsuen aldeko plataforma (PER)

Gizarte zibileko Espainiako 20 erakunde biltzen ditu, eta Enpresen Bidezko Ardurari eta Jasangarritasunari buruzko Europako Zuzentarauaren negoziazioei jarraipena ematea eta bidezko ardurari buruzko lege nazional bat sustatzea du helburu.

COMPARTE

Gizarte Zentroen sareak garatutako CPALen programa, esparru ekonomiko eta produktiboan proposamen alternatiboak eraikitzeko.

Espainiako Fundraising Elkartea

Espainian filantropia garatzea eta funtsak biltzea helburu duen irabazi-asmorik gabeko erakundea.

Kidenda

Bizkaian bidezko merkataritza sustatzeko erakundeen elkartea

Bide Bidean

Gasteizen bidezko merkataritza sustatzeko erakundeen elkartea

Pro-África taldea

Euskal GGKEen foroa. Saharaz hegoaldeko Afrikarekiko lankidetza-politikei dagozkien gaietan eragin politikoa izatea euskal erakundeen aurrean. 
 

VOLPA

Jesusen Lagundiari lotutako Espainiako sarea, VOLPA boluntariotza-programa sustatzeko.

 

SAREGINEZ

Gipuzkoako boluntariotzako GKEen sarea, sentsibilizatzeko, boluntarioekin lan egiteko irizpideak bateratzeko eta trebakuntza-jardunaldiak antolatzeko.

RCE BASQUE COUNTRY-NAVARRE

Garapen Jasangarrirako Hezkuntzan (GJH) ezagutza kudeatzeko plataforma, eta EDS Basque Country-Navarre sarean Regional Centre of Expertise-ren (RCE) aurkezpena.