Skip to main content

REPAM-ek Panamazoniako Giza Eskubideak urratzea salatu du

Jesús María Aristín, Obispo de Yurimaguas

Martxoaren 12an eta 14an, Gasteizen eta Bilbon aurkeztu genuen, hurrenez hurren, Panamazoniako Giza Eskubideak Urratzeari buruzko Eskualde-Txostena, REPAM Panamazoniako Elizaren Sareak egindakoa. Bertan, ALBOANek ere parte hartzen du nazioarteko lankidetzarako beste zenbait erakunderekin batera. REPAMen Giza Eskubideen Eskolak 2016-2018 urte bitartean egindako ikerketaren emaitza da aipatutako txostena. Azken finean, ekimen horren xedea lurraldeko komunitateen sare bidezko lana eratzea da, baita esperientziak partekatzea eta gaitasunak indartzea ere, komunitate horien eskubideak defendatzeko momentuan.

 

Aurkezpenean, gurekin izan ziren Jesús María Aristín, Peruko Yurimaguaseko Apezpikua, eta  REPAMeko kidea; Lily Caldrón. ikertzaile perutarra, ingurumen eskubideen alorreko aditua eta REPAMeko kolaboratzailea, eta Sonia Olea, Caritas Espainiako intzidentzia arduraduna eta Txostenaren koordinatzailea.

 

Elkarturik, Panamazonia eta bere komunitateak defendatzeko

REPAM Txostenaren garrantzia nabaria da, bertan lehen aldiz egiten baita eskualde mailan giza eskubideak urratzeari buruzko ikerketa. Txostenaren 292 orrialdeetan zehar, ikuspuntu zabaletik aztertzen dira, bai lurraldeko bizilagunen aniztasuna (indigenak, nekazariak eta ibaiertzekoak), bai bizilagunek pairatzen dituzten giza eskubideen urratze-mota ezberdinak. Aztertuak izan diren urratze eta mehatxuek eragina izan dute, ez bakarrik indigena eta nekazarien eskubideetan, baita giza eta ingurumen eskubideak defendatzen dituztenen babesarekin loturikoetan ere.

 

Ikergai izan diren 13 kasuetan, Brasil, Kolonbia, Ekuador, Peru eta Bolivia herrialdeetan banandutako komunitate ezberdinen errealitateak azaltzen dira. Oro har, pairatutako kalteen jatorria dago, bai erauzte-enpresek hainbat lurralde metatzean, bai monolaborantza helburutzat duten proiektu handietan. Praktika horiek guztiek garapenerako eredu berezia azalarazten dute, hau da, baliabide naturalen ustiapen intentsiboak. Metodo horiek kalte larriak ekartzen dizkiete Amazoniako lurraldeetako  ekosistemari, biztanleen osasunari eta bake sozialari.

[[{"fid":"2887","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"346","width":"616","class":"media-element file-default"}}]]

Era berean, txostenak kolonizazioaren inpaktuak azpimarratzen ditu, hau da, Amazoniako lurraldeen okupazioa eta baliabideen erauzketa, zeren eta erauzte-proiektu horiek eta nekazaritza- eta monolaborantza-muga zabaltzen duten proiektuek behartzen baitituzte hainbat herriren biztanleak (indigenak, nekazariak eta ibaiertzekoak) lekualdatzera, suntsituak izatera edo sistematikoki giza eskubideak urratzearen eta amaigabeko injerentzien menpe bizitzera. Halaber, ohartarazi egiten du estatuen errealitateaz: estatuek lehentasuna ematen diote hazkunde ekonomikoari, politika publikoen bizkarretik, eta erauzte-sitemari eta kapitalari lagundu. Horri guztiari gehitu behar zaio “irabaziak nazioarteko finantza-merkatuetara joan ohi direla, eta ezer gutxi edo deusik ez dela itzultzen jatorrizko lurraldera, kalteak izan dituzten biztanleen bizi baldintzak leuntzeko.”

 

Gasteizen eta Bilbon izandako aurkezpenak burutu ondoren, Caritaseko lagunak Washingtonera abiatu ziren Georgetown Unibertsitatean Txostena aurkezteko asmoz, aurtengo urrian, Erroman, garatuko den Panamazoniako Sinodoa prestatzeko jardunaldietan.

 

Prozesu honi jarraitzera animatzen zaituztegu, sare sozialen bidez eta REPAMen webgunearen bitartez (http://redamazonica.org/).