Skip to main content

KZguneak eta Alboanek "Mugikorrak lurraren alde" kanpainari bultzada eman diote

Móviles por la Tierra

Gabonetan eta 2023an zehar, kanpaina honekin bat egin nahi dutenak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 90 KZguneetara joan daitezke, dagoeneko erabiltzen ez dituzten mugikor zaharrak uzteko prestatutako postontziak baitituzte. Aurkitu hemen zure zentrorik hurbilena eta parte hartu elkartasun kanpaina honetan.
 



"Mugikorrak Lurraren alde" honen bidez, gailu elektronikoak berrerabiltzea eta birziklatzea bultzatzen da, kontsumo arduratsua eta ingurumena zaintzea sustatuz. 2030 Agendarekin konprometitutako ekimena da, Garapen Jasangarriaren 12. Helburua (Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak) lortzen laguntzen duena.

 



Gainera, bildutako mugikorrak birziklatzeagatik sortzen diren onura ekonomikoak baliabide naturalen gehiegizko ustiapenak eragindako herrialdeetan errefuxiatuei eta desplazatuei laguntzeko proiektuetara bideratuko ditu Alboan-ek.
 



"Mugikorralk Lurrarel alde" Alboan-en Gatazkarik Gabeko Teknologia kanpainaren parte da. EJIE eta KZgunea alfabetatze digitaleko zentroen sarea elkarlanean ari dira kanpaina horrekin 2016tik. Herritarrak sentsibilizatzeko kanpaina bat da, eta bere helburu nagusia ezagutzera ematea da baliabide naturalen kontrolaren ondoriozko gatazkek zer-nolako ondorio bortitzak eragiten dituzten Kongoko Errepublika Demokratikoan eta Kolonbian, besteak beste.