Skip to main content

Bultzada Gasteizen larrialdi egoeran dauden haurren alde

Carrera solidaria en Vitoria

Martxoaren 30ean Gasteizeko kaleak laranjaz bete ziren Korrika Egin kausa baten alde lasterketa solidarioaren 14. edizioan. Hirurehun pertsona baino gehiago bildu ziren Arka Plazan, parte-hartzaile eta boluntarioen artean, larrialdietan dauden haurren alde korrika egiteko.

Festa eta elkartasun giroan igaro zen jardunaldia, eta gogorarazi nahi dugu munduan 460 milioi haur larrialdi egoeran bizi direla eta 72 milioi ezin direla eskolara joan, gatazka armatuak, indarkeria, pobrezia eta larrialdi klimatikoak direla eta. Egoera horretan, haurtzaroak galtzen duen lehen eskubideetako bat hezkuntzarako eskubidea da. Hala ere, krisi garaian, eskolak are garrantzi handiagoa hartzen du: eurentzat babesleku bat delako, ikasten jarraitzeko, hazteko eta baloratuak eta babestuak sentitzeko leku seguru bat.

 

Korrika Kausa baten alde Gasteizen

 

Eskerrak eman nahi dizkiegu Lankidetzaren Euskal Agentzia, Gasteizko Udala eta parte hartu duten enpresa guztiei: Deloitte, Fiare, Mapfre, Laboral Kutxa, UDAPA, BM supermerkatuak, RPK, Gaikar Kirolak, El Correo eta Cafés Baqué, baita beren ahalegin eskuzabalari esker kirolaren eta elkartasunaren festa hau posible egin zuten boluntario guztiak ere. Gainera, eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartu zuten pertsonei, goiz jaikitzea ez baitzitzaien inporta kausa honekin bat egiteko.

Korrika egin kausa baten alde zirkuitua ez da gelditzen. Datorren igandean, apirilaren 6an, Iruñean, kausa honetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Han zain izango gaituzue berriro larrialdi-egoeran dauden haurren alde ibiltzeko eta korrika egiteko.

Ikusiko dugu elkar! 
 

Kategoria

Erlazionatutako albisteak