Skip to main content

Justizia Sozialaren aldeko aliantza estrategikoa sendotu egiten dute Deustuko Unibertsitateak eta ALBOAN-ek

La Universidad de Deusto y la ONG ALBOAN fortalecen su alianza estratégica por la Justicia Social

ALBOAN Fundazioko zuzendari Mª Mar Magallónek, eta Deustuko Unibertsitateko errektore José María Guibertek s.j. lankidetza-hitzarmena sinatu dute, Jesusen Lagundiaren bi erakundeen arteko aliantza estrategikoa, Justizia Sozialaren eta mundu mailako hiritartasunaren aldekoa, sendotzen duena.

Hitzarmen horren bitartez, elkarren ekimenak jarriko dira abian, arlo ezberdinak kontuan harturik: ekonomia- eta produkzio-garapen jasangarria eta bidezkoa; naturaren ondasunak eskuratzea eta kontrolatzea; hezkuntza berrikuntza; generoen arteko berdintasuna; kulturartekotasuna; demokrazia eraikitzeko partaidetza bultzatzea; ekintza humanitarioa, babesa eta migrazioa.

Batetik, ALBOANek ikertzeko arloak eta gaiak proposatu ahal dizkio Deustuko Unibertsitateari, baita irakasleekin elkarlanean aritu ere, curriculumean justizia sozial, ingurumen-jasangarritasun eta generoen arteko berdintasunaren ikuspegiak aintzat hartzeko asmoz. Halaber, ALBOANek boluntarioen esperientziak eta Hegoaldeko elkarte lankideekiko praktikak eskainiko ditu, bereziki Jesusen Lagundiaren Arlo Sozialari dagozkion erakundeekin. Bestetik, Unibertsitateak hiritartasuna eraikitzeari buruzko ikasgaiak izango ditu, ikuspuntu kritiko eta konprometitua biltzen dutenak, eta ALBOANen ekimenak ere lagunduko ditu.

Hitzarmenak zabaldu eta sakondu egiten ditu orain arte garatutako lan-eremu hauek:

  • Europan errefuxiatuekin gertatutako krisia dela-eta, Ekintza Humanitarioan eragina izatea eta laguntzea.
  • Latinoamerikako 14 gizarte-zentrotan Comparte programaren bitartez laguntzea.
  • Ekonomia-garapen alternatiborako apustua, Gatazkarik Gabeko Teknologiaren kanpainak bultzatzen duena.

 

Hitzarmenaren sinadura otsailaren 20an burutu da, Justizia Sozialaren Eguna ospatzen den egunean hain zuen ere, bi erakundeen apustu berria inspiratzen duen kontzeptua.