Skip to main content

Amazonian giza eskubideak urratzeari buruzko txostenaren aurkezpena

Presentación del Informe sobre vulneraciones de DDHH en la Amazonía

Amazonasen arroa planetako ekosistemarik aberats eta bioanitzetakoa da. Arroak 5,5 milioi km2-ko zabalera du, eta bertan milaka animalia- eta landare-espezie bizi dira, munduan bakarrak direnak, baina horietako asko galtzeko bidean daude. Lurralde horretan, gainera, 33 milioi pertsona bizi dira, 390 herri indigena eta 145 herri, borondatezko isolamenduan. Oro har, 49 hizkuntza-familiak osatzen dituzten 240 hizkuntza ezberdinez mintzatzen da populazioa.

Hala ere, ingurumen- eta gizarte- aniztasun hau guztia arriskuan dago, kapitalismo globalaren ekintzek erauzte-muga bultzatzen baitute balio handiko lurralde horren barrualdera.

Amazoniako komunitateen errealitatea ezagutu nahi baduzu, ALBOANek eta Misioi Diozesiarrek gonbidatzen zaitugu lan honen aurkezpenera: Amazonian Giza Eskubideak Urratzeari buruzko Eskualdeko Txostena, Panamazoniako Elizaren Sareak (REPAM) egindakoa:

 

  • GASTEIZ. Martxoaren 12an, asteartean, 19:00etan, Loiola Zentroan (Monseñor Estenaga, 1). Jesús María Aristín, Yurimaguaseko (Peru) Apezpikua eta REPAMeko kidea, eta Lily Calderón, abokatu perutarra, ingurumen-zuzenbidean aditua eta txostena egiteko kolaboratzailea.

 

  • BILBO. Martxoaren 14an, ostegunean, 19:30etan Arrupe Etxean (Aita Lojendio, 2). Jesús María Aristón, Yurimaguaseko (Peru) Apezpikua eta REPAMeko kidea, eta Sonia Olea, Espainiako Caritaseko eragin arduraduna eta txostenaren koordinatzailea.

 

Txosten honen bidez, eskualde mailan azaltzen dira lehen aldiz gehiegikeriak eta giza eskubideak urratzea. Panamazonia lurraldeko herrialde ezberdinetan banaturiko 13 kasu aztergairen bitartez, txostenak argi azaltzen du estatuetako politika publikoek eta erauzte-enpresek eragin kaltegarriak sortu dituztela tokiko komunitateetan eta beraien lurraldeetan.