Skip to main content

#RefAidFronteraSur, migratzaile eta errefuxiatuen zerbitzura, Hegoaldeko Mugan

#RefAidFronteraSur

Tangerreko Migrazioen Elizbarrutiko Ordezkaritzak, sare bidezko zenbait elkarteren lankidetzan -ALBOAN erakundearena barne-, gaur argitaratu du #RefAidFronteraSur proiektua: horrela, elkarteek aditzera eman ditzakete plataforma batean eskuragarri dituzten zerbitzu humanitarioak, eta pertsona errefuxiatu eta migratzaileen pertsonen zerbitzura jarri.


Crowdfunding-en helburua da 28 egunean 20.000 euro biltzea, uztailaren 9tik abuztuaren 6ra, app delakoaren erabilera-lizentzia lortu ahal izateko asmoz. Tresna hori mesedegarria izango da asiloa eskatu duten 60.000 pertsona ingururentzat, errefuxiatu, desplazatu eta migratzaileentzat. DDM Tangerreko Migrazioen Elizbarrutiko Ordezkaritzarekin erakunde hauek ari dira lankidetzan: ALBOAN, Caritas au Maroc, CVX-España, Entreculturas, Jesuitas Social, Manos Unidas, Migratzaileentzako Zerbitzu Jesuita eta Comillaseko Unibertsitate Pontifikala.

Hegoaldeko Muga

Hegoaldeko Mugan kultura ezberdinak elkartzen dira (magrebtarra, europarra eta Saharaz hegoaldekoa) eta, horiekin batera, hizkuntza ezberdinak (arabiera, frantsesa, Rifekoa eta gaztelania), baita erlijio desberdinak ere (musulmanak, juduak eta kristauak). Aniztasuneko leku horretan, errealitate latza gertatzen ari da: bertan biltzen dira Afrikako mendebalde eta iparraldeko migrazio-bideak, eta zauri irekia da Afrika, Asia eta Ekialde Ertaineko pertsonentzat, beren bizitzak arriskuan daude-eta.


Gaur egun, COVID-19a dela-eta, Hegoaldeko Mugan pertsona kalteberentzat eskaintzen diren zerbitzuak maiz izan ohi dira noizean behingoak, larrialdiko egoera bati erantzuna eman ahal izateko; komunitateei informazioa ematea eta mobilizatzea ez da batere erraza, ezta azkar egitekoa ere. Asiloa eskatzen duten pertsonek, errefuxiatuek, desplazatuek eta migratzaileek askotan ez dakite zein baliabide eta zerbitzu dituzten eskuragarri. Marokon, RefAid plataforma digitalaren bidez, erakunde humanitarioek argitara ditzakete beren zerbitzuak eta, aldi berean, eguneratuak izan daitezke denbora errealean, zerbitzu erabilgarrien berri izateko: elikagaiak, arreta medikoa, babesa… etab.


Horrez gain, bildutako fondoak 30.000 eurotara heltzen badira, Espainiako herrialde askotan RefAid ipintzeko aukera izango dugu  eta, horrela, Hegoaldeko Mugaz bestalde dauden elkarteak ere integratuko lirateke. Plataformak mugikorretarako aplikazioa ere badu, zenbait hizkuntzatan egindakoa.


RefAid


RefAid (Refugee Aid App) finkaturik dago jadanik zenbait herrialde europarretan, eta munduko 400 GKEk baino gehiagok erabiltzen dute. Iragate-populazioak pairatutako baztertze eta kalteberetasun larriko egoeretan lagundu nahi du tresna horrek. Marokon, arrisku-egoeran dauden pertsonen kopuru mugagabeak erabili ahal izango du plataforma, baita ekimen honetan parte hartu nahi duten irabazi-asmorik gabeko elkarteek ere.


Ekimen honen erakunde sustatzaileek arrisku-populazioarekiko elkartasuna bultzatzen dute Hegoaldeko Mugan, nahiz nazionalitatea, jatorria, sinesmenak edo generoa. Pertsonen babesaren eta beren eskubideen alde dihardute, eta laguntza humanitarioa eskaintzen dute iragate-populazioak pairatzen duen kalteberetasun-egoerari erantzuna emateko.


Iniziatibarekin batera doan bideoan, pertsona errefuxiatuentzako zerbitzu eta laguntzarekiko konpromisoa duten pertsonen sarea agertzen da, hala nola, Juan Diego Botto aktorea, Javier Bauluz argazki-kazetaria edo Olga Rodríguez kazetaria. Azken horrek honela adierazten du helburuekin bat egiteko mezua: “zure laguntzaz humanizatu ahal dugu hegoaldeko muga”. Rozalén kantari eta ekintzaileak hauxe azaltzen du bideoan, pandemiako ikaskuntzen emaitza den Aves Enjauladas delako abestian: “hementxe dago jadanik bestearekin eta norberarekin ardura berdinak edukitzeko unea.”

Hemen sar zaitezke Crowdfunding proiektuaren webgunera #RedAidFronteraSur