Skip to main content

Osasun krisiaren bigarren bolada oldarka sartu da Indian

La segunda ola de la crisis sanitaria irrumpe en India

Azken asteotan, India osasun-krisi latzena pairatzen ari da, 1947. urtean independentzia lortu zuenetik hona jasotako krisien artean. Kutsatze berriak %350 areagotu dira apiriletik, eta kopurua egunez egun handitzen ari da. Egoera erabat larria eta guztiz kezkagarria da. Gujerateko erakunde aliatuetatik azaldu digute nola bizi duten krisia.

 

Osasun-krisiaren ondorioak geldiarazteko lagundu nahi baduzu, hemen egin dezakezu:

[[{"fid":"4561","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"57","width":"344","class":"media-element file-default"}}]]

 

Duela hilabete batzuk, 2020ko irailean, India lehenengo boladaren gailurrera heldu zen eta eguneko kutsaturik gertatu ziren pertsonen kopurua 90.000 ingurukoa izan zen. Aurtengo apirilean, eguneko kutsatuen kopurua 314.839ra igo da, eta handitzen jarraitzen du. Apirilaren 24an, Gobernuak agertze publikoaren bitartez adierazi zuen bigarren bolada honen gailurra maiatzaren erdialdean lor litekeela, eta eguneko kutsatuen kopurua milioi erdikoa izango litzatekeela. Egia esan, inork ez daki noiz arte iraun daitekeen egoera hau.

Indiatik heltzen zaizkigun zenbakiak eta irudiak guztiz kezkagarriak dira, baina horrela ez da lortzen ondo jakitea zer sentitzen den egunero, hurbileko norbait, maitatzen duzun edota duela gutxi hitz egin dizun norbait hil delako berriak jasotzean.

[[{"fid":"4543","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"315","width":"536","class":"media-element file-default"}}]]

 

Osasun-sistemak gainezka egin du krisiaren bigarren boladaren aurrean

Ospitaleek ezin dituzte hartu kutsatutako pertsona guztiak. Oheak eskasak dira, baita oxigenoa eta medikamentuak ere. Eta are larriagoa da egoera landa-eremuetan.

Eskolek eta unibertsitateek beren ateak zabaldu zituzten modu mailakatu batean eta segurtasun-neurri zehatzak kontuan hartuta, baina momentuz itxi egin dira berriro. Muturreko arrisku egoera dago, zailtasunez beterikoa.

Agintariek herritarrei eskatzen diete kontaktuak murriztea, eta hainbat herrixketan pertsona ugari hurbiltzen dira erakunde aliatuetara, Gujerat estatuan,  egoteko leku baten eske, ezin baitute ospitalean oherik lortu. Landa-eremuetan, egoera guztiz beldurgarria eta iluna da. Inoiz ez dugu jakingo zehatz-mehatz pertsona kutsatuen kopurua, eta jende askok uko egiten dio txertoa hartzeari, istorio eta gezur ugari entzuten baitituzte, telefonoz telefono igarotzen direnak.

Telebista kateek errausketa-labeen irudiak erakusten dituzte, baina itxarote-zerrendak luzeegiak dira. Bestelako komunitateetan, induskatzeko handiek hobiak zabaltzen jarraitzen dute, zendutako pertsonei lurra ematearren. Bigarren bolada honek gogora ekartzen dizkigu duela 20 urte Gujeratek 2001eko lurrikaran bizi zuen tragedia. Hala ere, ezberdina da, drama hura behin gertatu baitzen, eta oraingoa, aldiz, egunez egun errepikatzen da, eta inork ez daki noiz arte. Dena den, komunitateetan, parrokietan eta ikastetxeetan jarraitzen dute itxaropen-sareak zabaltzen, familia ahulen beharretan laguntza emateko. Berriro, kaos eta tragediaren erdian, onberatasun eta elkartasun seinaleak topatzen jarraitzen dugu.

Fernando Franco SJ

Osasun-krisiaren ondorioak geldiarazteko lagundu nahi baduzu, hemen egin dezakezu:

[[{"fid":"4561","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"57","width":"344","class":"media-element file-default"}}]]