Pasar al contenido principal
venezuela crisis

ZURE LAGUNTZA BEHAR DUGU. LARRIALDIA INDIAN

Covid-19-ek sortutako osasun-krisia bigarren boladak milioika pertsonen egoera zaurgaria areagotzen du.

Komunikabide eta gizarte sareen bitartez horren berri jaso dugu: India osasun-krisi latzena pairatzen ari da 1947. urtean independentzia lortu zuenetik.

Ospitaleek ezin dituzte hartu kutsatutako pertsona guztiak. Oheak eskasak dira, baita oxigenoa eta medikamentuak ere.

Kutsatze berriak %350 areagotu dira apiriletik, eta kopurua egunez egun handitzen ari da. Egun mundu oosoko kutsatu berreen %40an Indian izaten dira. Egoera erabat kezkagarria da eta okerrera egin ahal du, dudarik gabe.

Alboan eta Entreculturas, jesuiten GKEak, eta Xavier Sarea –garapenerako erakunde jesuiten nazioarteko sarea- elkarlanean ari gara bereziki egoera zaurgarrienean dauden komunitate eta pertsonei babesa emateko: landa-eremukoak, auzo marjinalekoak, eta migratzaileak.

Gujerat, Tamil Nadu, Delhi, Bihar, Jharkhand, Maharashtra, Andhra Pradesh eta Kerala Estatuetako gure erakunde aliatuekin batera eramango dugu aurera ekimen hori.

 

Gure berehalako erantzunak ondorengo esparruetara joko du:

 

1. Jakiak banatzea.

2. Higienea eta babes-ekipamenduak banatzea.

3. Mediku-tresneria eta botikak banatzea, eta tokian tokiko osasun-langileei laguntza ematea.

4. Informazio eta sentsibilizazio kanpainak kutsadurak prebenitzeko.