Skip to main content

Martxoaren 8an, genero ekitatearen aldeko aldarria mundu osoan

8 de marzo, un clamor mundial por la equidad de género

Martxoaren 8an, kontinente guztietako emakumeak elkartzen dira berdintasun, justizia, bake eta garapenaren aldeko borrokan emandako urteak ospatzeko. Egun honetan, gizartean gizonekiko berdintasunean parte hartzeko borrokatzen diren hainbat emakumeren bizitza ospatzen da. Zenbait herrialdetan, aurrerapenak lortu arren, munduko zonalderik gehienetan bideak mota askotako erronkak ditu aurrean.

Hegoaldeko herrialdeak pobreziatik eta kaosetik ateratzeko, emakumeak izan behar ditu muinean edozein egitasmok, emakumeek alderik txarrena jasan ohi baitute.

ALBOANen, martxoaren 8ko erreibindikazioan, gurean baino testuinguru gogorragoan bizi diren emakumeak gehitu nahi ditugu, beren ahotsek munduko aldarrikapenarekin bat egin dezaten.

Gure gizartean, ez dugu ausartak izan nahi, libre izan nahi dugu oihu egin dezakegu. Beste herrialde batzuetan, berriz, emakumeek askatasuna erabili egiten dute, eta ahotsa ausardiaz entzunarazi, beren bizitza eta familiena edo komunitateena arriskuan jartzen baitute.

 

Consolatak ez daki ez irakurtzen ez idazten

[[{"fid":"2007","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"252","width":"387","class":"media-element file-default"}}]]“

"Consolatak ez daki ez irakurtzen ez idazten. Inoiz ezin izan zen eskolara joan. Bere gurasoek hori pentsatu ere ez zuten egin: emakume batek ez du hori behar, eta, gainera, gauza garrantzitsuagoak ditu egiteko. Sei urte zituela, neba-arreben ardura hartu zuen. Bizkarretik helduta zeramatzan, uraren edo, geroago, egurraren bila zihoan bitartean. Gero, sua piztu eta fufu delakoa egiten zuen (pasta malgu hori Erdialdeko Afrikako oinarrizko janaria da), eta lapikoa ere garbitu egiten zuen. Ondoren, 13 urte zituelarik, haurdun geratu zen eta bere umeak zaintzen hasi zen. Consolata desesperaturik dago, eta ez daki zer egin.

Zer egin dezake? Pertsona helduentzako alfabetatze-eskolak bilatu? Bere burua ez du gai ikusten kontuak egiten ikasteko, eta are gutxiago frantsesez.

Bi hilabeteren buruan, Consolatak sukaldaritza ikastaro bat amaituko du, baina hirian lan bat topatzeko itxaropena galdutzat ematen du. Etxera joango da eta, egunero, bere gizona, gerrillan 8 urte eman ondoren itzulitakoa, mozkorturik ikusiko du. Bizirik irauteko, Consolatak negozioren bat egin beharko du, hala nola, arroza erosi eta multzo txikitan saldu auzokoei.

Consolatak ez daki zer egin. Hala ere, egunen batean ikasteko itxaropena ez du oraindik galdu."

 

Eta, Consolataren antzera, milioika emakume daude Afrikan eta munduan

Emakume horiei hainbat eskubide uko egiten zaizkie: hezkuntzarako eskubidea, bikotea aukeratzeko eskubidea, ama izatea ala ez erabakitzeko eskubidea, lan berdinagatik soldata berdina irabazteko eskubidea, emakumea izateagatik indarkeriarik ez sufritzeko eskubidea, bizitza publikoan parte hartzeko eskubidea, eta beren seme-alabei bizitza duina eskaintzeko eskubidea.

Emakumearen ikusezintasuna eta sufrimendua deuseztatu behar ditugu: genero indarkeria, sexu esplotazioa, hezkuntza bazterketa… Abusuek sustrai sakonak dituzte eta, zer diren ulertzea lortzen ez bada, kanpotik etorritako konponbideak adabakiak besterik ez dira izango.

ALBOAN GKEtik emakumeen egoeraz ohartarazi nahi dugu, baita egoera hori hurbilarazi ere, hau da, beraien bizitza, familiena eta komunitateena hobetzeko, egunero borrokatzen diren milaka emakume ausarten ahotsak ekarri. Bat gatoz jardunaldiko erreibindikazioekin, eta genero ekitatearen aldeko aldarrikapenarekin.