Skip to main content

Larrialdia: Peruko uholdeak

Peruko uholdeak. 2017ko martxoa

Azken asteetan Peru astintzen ari diren euri-jasa handiak ez dira gelditzen.

Instituto Nacional de Defensa Civil (Indeci) delakoaren martxoaren 31eko txostenaren arabera, 101 pertsona hil, 140.000tik gora kaltedun gertatu dira eta ia milioi batek ondo larriak jaso ditu.

Herrialdeko zonalde guztietan gogor jo du “Niño costero” deituriko fenomenoak, Ozeano Barea, Peruko kostaldeak bustitzen baititu, ezohiko berotzea izatean gertatzen denak. Ura lurrundu egiten da kantitate handitan eta, mendira heltzean, kondentsatzen da. Horrek ezohiko euri-jasak sortarazten ditu basamortuko kostaldean eta, horren ondorioz, urpetzeak, ibaiek gainezka egitea eta lur-irristatzeak ere gertatzen dira, azken horiek Peruko kitxua hizkuntzan “huaicos” izenaz ezagututakoak, hain zuzen.

Larrialdiagatik eskualde kaltetuena Peruko iparraldea izan da, Piura zonaldea bereziki. Han, ALBOANek badaramatza urteak garapenerako proiektuetan lan egiten Jesusen Lagundiaren bertako erakundeekin. Hauek dira, besteak beste, horietako batzuk: CIPCA, Fe y Alegría, Radio Cutivalú.

Perun, Jesusen Lagundia antolaketa-lanak ari da egiten, larrialdi humanitario honi erantzuna emateko. Hori dela eta, bere erakunde aliatu guztiei laguntza eskatu die Piura eskualdeko Piura, Morropón, Paita, Sullana eta Huancabamba probintzietako 2.000 familia kaltedunei artatu ahal izateko

ALBOANen aldetik, egoeraren garapenari gertutik jarraitzeko etengabeko harremanetan gaude gure aliatuekin. Baloratzen ibiliko gara eskualde eta herri kaltetuenei erantzuna emateko zer nolako ekimenei ekin behar diegun.

Momentuz, larrialdi-kanpaina jarri dugu abian, helburu hau dugularik: fondoak biltzea pertsona kaltedunei laguntza eman ahal izateko. Zure dohaintza hemen egin dezakezu:

Bankuko transferentziaren bidez, “Peru” erreferentzia adierazita:

BBVA                           ES54 0182 1290 3302 0150 7630

Laboral Kutxa              ES80 3035 0083 2908 3011 9602

KUTXABANK                ES98 2095 0000 7091 1231 4985

* Edo Dohaintza online hemen: