Skip to main content

Itxaropen izpiak Ukrainan eta Espainian

Emergencia Ucrania

Ukrainan ikusten ari garen izu irudien ondoan, itxaropeneko berriak ere heltzen zaizkigu. Herrialde horretako Errefuxiatuentzako Zerbitzu Jesuitak kaltetuen gertatu diren pertsonei laguntza ematen jarraitzen du. Leopolis hirian badaukate errefuxiatuentzako etxea, eta bertan hartzen dituzte leku segurua bilatzen duten pertsonak, egunetako bidaia luzeak eta arriskutsuak egin ostean, atsedena har dezaten.

 

Anaia Andrii Syvak SJk azaldu digu gehienek ez dutela hor geratzeko asmorik, Ukrainatik irteteko aukera bilatzen ari baitira. Horregatik, jesuiten etxea iragaitzazko gunea da beraientzat. Han, lasai egon daitezke, bidaia nekagarria egin ondoren: jan, lo egin, berotu eta berriro bidea hartu.

 

Alboan eta Entreculturas erakundeetatik Errefuxiatuentzako Zerbitzu Jesuitaren lanari laguntzen diogu, bai Ukrainan, bai mugako herrialdeetan, bertan gerratik ihes egiten duten pertsona gehienak biltzen ari baitira. Larrialdiari emandako lehenengo erantzunean, 6.000 pertsona errefuxiaturi edo barneko desplazaturi ematen diete laguntza, gehienak emakumeak, haurrak eta adineko pertsonak direlarik.

 

Lehenengo sei hilabeteetan emandako erantzunaz gain, Europako Errefuxiatuentzako Zerbitzu Jesuitarekin eta Xavier Sarearekin batera, beharren identifikazioa egin dugu, lana epe ertainera eta luzera bideratu ahal izateko, baita eskuragarri ditugun gaitasunak aztertzeko ere. Helburua izango litzateke erantzuna ematea Ukrainatik datozen errefuxiatuei, kopurua areagotzen ari baita. Nazio Batuen Errefuxiatuentzako Goi Komisariatuaren arabera, 4.244.495 dira jadanik Ukrainatik ihes egin dutenak.

 

Bestalde, gure herrialdean, harrera emateko eta laguntzeko lehenengo ekimenak eratzen ari dira.

 

[[{"fid":"5743","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"212","width":"617","class":"media-element file-default"}}]]

Harrera egiteko plana

Espainiak Ukrainako 75.000 pertsona errefuxiatu hartu ditu. Administrazio zentralak zenbait harrera-zentru martxan jarri ditu, eta 21.000 plazako sare bat eratu du, Ukrainatik datozen pertsonei lagundu ahal izateko. Programa horren bitartez, egoitza- eta lan-baimena 24 ordu baina gutxiagoan lortzen dute, eta horren guztiaren osagarria izango dira gobernu autonomikoek abian jarri dituzten kontingentzia baliabideak eta udaletako larrialdirako plazak.

SJM Migratzaileentzako Zerbitzu Jesuita osatzen duten tokian tokiko erakundeekin lankidetzan, gure ingurunean zerbitzuak eskaintzeko eraketa prestatzen ari gara, Ukrainatik datozen pertsona errefuxiatuei lagundu ahal izateko.

  • Lehenengo harrera eta oinarrizko orientabidea etorri berri diren pertsonei.
  • Gizarte inklusioa eta komunitate sareak eratzea.
  • Egoitzako harrera, larrialdiko ostatze beharra duten pertsonentzat edo kalteberatasun handiagoan daudenentzat.

 

SJM Ellacuría Fundazioarekiko elkarrizketa: beren lana erakusten digute Euskadira heldu diren pertsona ukrainarrekin.

 

[[{"fid":"5742","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"67","width":"454","class":"media-element file-default"}}]]