Pasar al contenido principal
emergencia ucrania

 

Ukrainako gatazka armatua hasi zenetik, Alboan eta Errefuxiatuentzako Jesuiten Zerbitzuarekin, erantzun koordinatua eman dute. Horri esker, indarkeriatik ihes egiten zuten 56.042 pertsonari lagundu zaie, 82.111 laguntza-jardueraren bidez, epe labur eta ertainean. Larrialdiko laguntza, aterpea edo laguntza psikologikoa ez ezik, hezkuntza edo integrazioa ere barne hartzen zuten hainbat gune geografikotan egindako ekintzak.
 

 

GURE ESKU-HARTZEA

«Hasiera-hasieratik, erantzuna ematen aritu gara Ukrainan, baina baita Polonian, Errumanian, Hungarian, Moldavian eta Eslovakian ere», adierazi du Alberto Ares Mateos SJ Europako JRSko Eskualdeko zuzendariak,  The One Proposal Jesusen Konpainiak Ukrainako krisiaren aurrean erantzun koordinatua emateko duen programaren urteko txostena argitaratzeari buruz. Plan horrek, hiru urtetan zehar, zerbitzu-sorta zabala eskainiko die 73.168 ukrainarri, beren etxeak utzi behar izan dituztelako, eta barne-desplazatu edo errefuxiatu bihurtu direlako.

 

HARRERA PLANA

Harrera hori da The One Proposal-en lehen helburu estrategikoa; izan ere, lehen inplementazio-urtean, bere zerbitzuen % 60 helburu hori betetzera bideratu zituen, eta Marthyna bezalako pertsonei babesa eta larrialdiko laguntza eskaini zien epe laburrean. Babesa da bigarren helburu estrategikoa, laguntza psikologikoa, osasuna, hezkuntza edo ostatua bezalako arloetan epe ertainerako laguntzak biltzen dituena. Jarduera horiek programaren % 30 izan ziren. Gainerako % 10a "Integratzea" eta "Sustatzea" helburuen artean banatu zen. Helburu horien helburua epe luzerako laguntza ematea da, enpleguko, kontzientziazioko eta integrazioko jardueren bidez.

Estatuan, Migratzaileentzako Jesuiten Zerbitzua (SJM) babes-, sentsibilizazio- eta intzidentzia-ekintzak lantzen aritu da, eta 440 ukrainar hartu ditu, familia harreragileak eta eredu komunitarioeen sistemak, barne. Gainera, 250 pertsonari gaztelania ikasteko ikastaroak eman dizkie, 119ri zuzenduta beren zentroetan, eta 321i prestakuntza eman die hainbat motatako topaketetan. Hori guztia bere oinarri sozialaren mobilizazioari esker, jarduera eta ekintza ezberdinetan 1.088 boluntarieok parte hartu dutela.