Skip to main content

Hezkuntzaren aldeko Munduko Kanpaina mobilizatu egiten da Gobernuei exijitzeko kontuak ematea, gardenak izatea, eta herritarren partaidetzarako eremuak sortzea

SAME 2017
  • “Hezkuntzaren alde hitza eskatzen dut” goiburupean, herritarren partaidetzaren garrantzia nabarmentzeko, HMK Hezkuntzaren aldeko Munduko Kanpainak ordezkari politikoei exijitzen die Hezkuntzako Agenda 2030 betetzea.
  • Horretarako, apirilaren 24tik 29ra Hezkuntzaren aldeko Munduko Ekintza Astea (HAMA, SAME gaztelaniaz) ospatuko da 124 herrialde baino gehiagotan. Euskadin maiatzaren 2tik 5era izango da.
  • Gardentasuna, kontuak ematea eta herritarren partaidetza exijitzen ditugu, Garapen Iraunkorreko Helburuen 4. atalari dagokiona bete ahal izateko: “Guztientzat kalitatezko hezkuntza inklusiboa eta bidezkoa bermatzea eta etengabeko ikaskuntzarako aukerak bultzatzea.”
  • ALBOAN Hezkuntzaren aldeko Munduko Kanpainaren partaidea da. Nazioarteko koalizio bat gara eta 124 herrialdetan gaude. 2000. urtean sortu ginen, herritarrak sentsibilizatzeko eta mobilizatzeko helburuarekin, hezkuntzarako eskubidearen bozeramaile eta aktibista gisa, eta ordezkari politikoengan eragina izateko xedearekin, hezkuntza jasotzeko eskubidearekin dituzten konpromisoak bete ditzaten.

 

Gaur egun, oraindik badaude 263 milioi haur, nerabe eta gazte hezkuntza eskuratu ezinik, askotariko arrazoiak direla-eta, hala nola krisialdien testuinguruetan edo urrutiko landa-eremuetan bizitzea, edota arraza, genero edo desgaitasunagatiko diskriminazioa jasotzea. Kopuru horri gehitu behar zaizkio alfabetatu gabeko 758 milioi pertsona heldu, horietatik bi heren emakumeak izanik. Hezkuntzaren aldeko Munduko Kanpainaren aldetik, 2000. urtetik – Espainian, 2003tik- horien guztien beharrak eta eskaerak plazaratu nahi izan ditugu.

2015ean, 196 estatuk Garapen Iraunkorreko Helburuak sinatu zituzten, hau da, 17 helburu integratu, zatiezin eta unibertsal, nazioarteko ekintza plana osatzen dutenak eta 2030rako bete behar direnak. 2015ean ere Hezkuntza Agenda 2030 jaio zen, bai Inchoeneko Deklarazioa bai Garapen Iraunkorreko 4. Helburua (GHI4) biltzen dituen ekintzarako eremua, hain zuen: “Guztientzat kalitatezko hezkuntza inklusiboa eta bidezkoa bermatzea eta etengabeko ikaskuntzarako aukerak bultzatzea.”

[[{"fid":"1095","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"425","width":"566","class":"media-element file-default"}}]]

2017an, Hezkuntzaren aldeko Munduko Ekintza Astea apirilaren 24tik 29ra ospatuko da 124 herrialdetan (maiatzaren 2tik 5era Euskadin), kaleko jarduera desberdinen bitartez, hezkuntzarako eskubidearen garrantziaz kontzientzia sortzeko asmoz. Oraingoan, HMK ez da mobilizatuko bakarrik Gobernuei exijitzeko neurriak, politikak eta beharrezko finantzaketak ezartzea, kalitatezko hezkuntza inklusiboa eta bidezkoa bermatzeko helburuaz, baita modu argian egitea ere, hau da, herritarrekin hartutako konpromisoei buruzko kontuak emanez, eta herritarren partaidetzarako eremuak bermatuz.

“Hezkuntzaren alde hitza eskatzen dut” goiburupean, Hezkuntzaren aldeko Munduko Kanpainak ohartarazi nahi du herritarren partaidetza aktiboaren garrantziaz, bereziki haurrei eta hezkuntza komunitateei dagokienez, guztientzat kalitatezko hezkuntzarako eskubidea bete ahal izateko.

 

Hezkuntza, kontuak ematea eta herritarren partaidetza

2017. urtea oso urte kritikoa da Hezkuntza Agenda 2030 beteko dela bermatzeko; hurrengo 12 hilabeteetan, gobernuek GHIen betetze-maila neurtzeko adierazleak identifikatu beharko dituzte. HMK koalizioarentzat funtsezkoa da, GHI4 helburuarekin hartutako konpromisoa dela-eta, herritarren aurrean kontuak ematearen eta helburua betetzeko prozedura politikoetan argiak izatearen garrantziaz ohartaraztea. Kanpainaren eskaerak administrazio publikoei eta ordezkari politikoei bideratzen zaizkie, maila guztietan -estatu-, autonomia- eta toki- mailetan, eta modu honetan zehazten dira:

  • Bide-orri argia eta sinesgarria egiteari lehentasuna ematea, Hezkuntza Agenda 2030 inplementatzeko asmotan, GHI4 helburua hain zuzen, aurrerapenak neurtuz eta beharrezkoak diren erakundeak sortuz.
  • Prozesu horietan, herritarren aurrean gardentasuna erabiltzea eta kontuak ematea, baita herritarren partaidetza bultzatzea ere.
  • Beharrezko finantzaketa bermatzea Agenda 2030 osoa ziurtatzeko, maila nazionalean zein nazioartekoan, hezkuntzarako gastu publikoa gehituz  eta Garapenerako Laguntza Ofiziala erabiliz (krisialdia baino lehenagoko bidera itzulita) hurrenez hurren.

 

Hezkuntzaren aldeko Munduko Ekintza Astea: eskatu hitza hezkuntzaren alde!

Horregatik guztiagatik, apirilaren 24tik 29ra, Hezkuntzaren aldeko Munduko Ekintza Astea (HAMA) ospatuko da. Euskadin, maiatzaren 2tik 5era.

Ikasturtean zehar, ikastetxe eta hezkuntza ez formaleko talde asko, 150 baino gehiago, lanean aritu dira Hezkuntza Agenda 2030 delakoaren inguruan unitate didaktikoak sortzeko. Jarduera horretan, Gobernuek kontuak ematearen nahiz prozesu horietan herritarrek parte hartzearen garrantzia ere landu dute. Horretan jardun dutenek, hain zuzen, eramango dituzte kalera erreibindikazio-ekintzak, hatz erakuslearen irudien bidez hitza eskatzen dutela adieraziz, baita Agenda 2030/GHI4 betetzeko eskaerak/iritziak biltzen dituzten pankartak eramanez ere.

2016an, HMK koalizioak 200 ikastetxe inguru, 1.700 irakasle eta hezitzaile eta 27.000 haur baino gehiago mobilizatu zituen: ikasturtean zehar, unitate didaktikoak landu zituzten, 30 ekitaldi antolatu ziren Espainiako 28 hiritan eta 20.000 pertsona inguru bildu zituzten HAMA ospatu zenean.

Modu askotan egin daiteke bat HAMArekin. Proposamenak www.cme-espana.org webgunean argitaratuko dira, gero eta pertsona gehiagok parte har dezaten, guztientzat kalitatezko hezkuntza lortzea helburutzat duen proiektu honetan. Sare sozialetan, sortuko diren ekintzen berri eskainiko da, hashtag hauekin: #PorLaEducación y #SAME2017.