COVID-19aren eragina ez da berdina emakumeentzat eta gizonentzat
Ezagutu itzazu eragin ezberdin nagusiak:
1. Osasun-arlo feminizatua
Munduan, osasun- eta gizarte- sektorearen %70 dira emakumeak. Horiek dihardute, sarritan hurbiletik, COVID-19ari erantzuna emateko, eta horregatik, hain zuzen, kutsatzeko arrisku-maila handiagoa dute. Hala ere, soldataren ezberdintasuna %28 da.
2. Diru-sarrerak gutxitzea
Koarentenaren neurriek oztopatzen diete ekonomia ezformalean diharduten pertsonei ohiko diru-sarrerak jasotzea. Emakumeak dira enplegu mota horietako langile gehienak: Hegoaldeko Asian, %95; Afrikan, %89 eta Kariben eta Latinoamerikan, %59.
3. Zainketa-lanak banatzeko desberdintasuna
Mundu osoan, ordaindu gabeko zainketa-lan gehienak emakumeek egiten dituzte. Gizonek baino hiru aldiz gehiago. COVID-19ak sortutako osasun-krisialdian, bestelako zamak ere gehitzen zaizkio lan produktiboaren ezberdintasunari, kontuan hartuta emakumeak arduratzen direla gaixorik dauden senideak zaintzeaz, edota haurrekin egon behar dutela, txikiak eskolara ez joatean.
4. Indarkeria areagotzen da
Etxe barruan gertatzen den indarkeria, generoan iturburua duena, areagotzen da krisialdian zehar, zenbait arrazoi horren eragileak izan ohi direlarik: antsietate eta estres mailak, zailtasun ekonomikoak eta konfinamendurako neurriak. Izan ere, Estatu espainiarrean, lehenengo bi asteetan, %18ko igoera izan du genero indarkeriak, Berdintasun Ministerioaren arabera.
5. Ikusezintasuna, erabakiak hartzeko eremuetan
Munduko herrialde gehienetan, emakumeek gizonek baino aukera gutxiago daukate lidergoa eramateko postuak izateko edota erabakiak hartzen direneko eremuetan partaide izateko. COVID-19aren krisia kudeatzeaz arduratzen diren erakundeetan, aipatutako desberdintasuna ere isladatzen da. Krisia kudeatzeko eratu diren batzordeetan, partaide gehienak gizonak dira. Munduko liderren artean, emakumeak ozta-ozta heltzen dira %7ra, baina agintari moduan emakumeak dituzten herrialdeetan krisiak kudeaketa-eredu onak agertzen ditu.
* Zuk ere COVID-19-ek jotako emakumeei lagundu ahal diezu. Larrialdi ekimenarekin bat egin.