Pasar al contenido principal
venezuela crisis

ZURE LAGUNTZA BEHAR DUGU

COVID-19 KRISIALDI GLOBALA

Koronabirusak sortutako osasun larrialdiak milioika pertsonen egoera zaurgarria okertzen du.

Covid19 pandemiaren aurrean, lanean ari gara pertsona eta komunitate kalteberenei lagundu ahal izateko. Gure inguruan eta munduko leku askotan bizi dugun egoerak kezkatzen gaitu. Hainbat tokitan osasun- eta gizarte-baldintzak are latzagoak dira, egoeraren aurrean erantzuteko gaitasun eskasa dago eta osasun-zerbitzuak oso ahulak dira, edota ez dira existitzen. Horrelako baldintzetan diharduten gure erakunde aliatuek, Errefuxiatuentzako Zerbitzu Jesuita, Fe y Alegría eta beste Gizarte Zentro batzuk erantzun arina eta konprometituta eskatzen digute gaur egun.

Zure elkartasuna bideratuko dugu!

1. Laguntza humanitarioa errefuxiatuei eta migranteei

Elikadura- eta higiene-kitak ez ezik, elikagaiak ez diren ondasunak eta zerbitzuak ere banatzea.

 

2. Elikagaien segurtasuna

Elikagaiak banatzea eta laguntzak eskuragarri jartzea biztanle zaurgarrienentzat.

 

 3. Hezkuntza

Hezkuntza bermatzea plataforma erradialen eta online-plataformen bidez, bai eta eskola-materiala banatzeko sistema baten bidez ere.

 

4. Prebentzioa eta sentsibilizazioa, kutsatzeak murrizteko

Garbitasunerako tresnak banatzea; prebentzio-tailerrak eta jarduketa-protokoloak egitea; irratiaren eta sare sozialen bidezko sentsibilizazioa, eta inprimatutako materialak banatzea. oinarrizko praktika higienikoei buruzko prestakuntza

 

5.  Berpizte ekonomikoa

Laguntzak handitzea larrialdiak gerarazitako proiektu ekonomiko-produktiboei.

 

6. Emakumeak, nerabeak eta neskatoak babestea, haien aurkako indarkeria areagotu dela eta

Itxialdiaren ondoriozko emakumeen aurkako indarkeria-kasuak ugaritu egin direnez, haien jarraipena egitea.