Skip to main content

#aurpegiaematendutenemakumeak Keniatik

#Mujeresquedanlacara desde Kenia

Alboan lankidetzan ari da Keniako Errefuxiatuentzako Zerbitzu Jesuitarekin, hirietako pertsona errefuxiatuentzako mikrokredituen eta negozio txikiak kudeatzeko tailerren bitartez.

Kawangware auzo baztertua da Nairobi zaratatsuaren kanpoaldean, Kenian. Bertan, 90.000 pertsona inguru bizi dira. Horietako asko hiriko errefuxiatuak dira, hurbil edo urruneko herrialdeetatik ihes egin dutenak, babesa lortzeko eta bizitza hobea egiteko.

Han, bere familiarekin bizi da Daud Anita. Emakume horrek badaki ez dela itzuliko jatorriko lurraldera, 2016an Kongoko Errepublika Demokratikotik ihes egin zuelako, bere senarra hil zutenean. Kamioi handietako atoira igo zen bere seme-alaba txikiekin, eta Keniako hiriburuaren kanpoaldera iritsi zen. Munduko bazter honetan, Kawangware Afrikako kanpamentu handienetarikoa da, eta bertan bizitzea ez da batere erraza. Hango bizilagunek ez omen dute inoiz lo egiten. Kaleetan beti dago mugimendua, eta edateko uretarako sarbidea oso zaila da.

Heltzean - kontatzen du Anitak-, lagun baten etxean geratu ginen eta, lan handiaren ostean, janari west-afrikarreko jatetxe txiki bat jarri nuen abian, baina dena okertu zen, nire seme-alabei emateko janaririk ez nuelako lortzen eta nire negozioa ez zihoalako ondo.”

[[{"fid":"4356","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"296","width":"622","class":"media-element file-default"}}]]

Alboanen Emakumeak martxan sare afrikarrak  banakako ahalduntzea eta ahalduntze kolektiboa bizkortzearen alde lan egiten du ehunka emakume eta neskato migratzaile eta errefuxiaturentzat. Keniako JRS Errefuxiatuentzako Zerbitzu Jesuitak parte hartzen du sare horretan, hiriko pertsona errefuxiatuentzako mikrokredituen eta negozio txikiak kudeatzeko tailerren ekimenaren bitartez.

Daud Anita partaideetako bat da proiektu horretan, eta pandemia globalaren krisialdiari aurre egitearren  janari-dendan egin ahal izan dituen hobekuntzak azaldu ditu:

“Mendebaldeko Afrikako janari tipikoa egin eta saltzen dut. Nire lagunak animatu ninduen mikrokredituen programan izena ematera, eta asko ikasi dut. Diru-laguntza izan aurretik, prestakuntza jaso genuen aurrezteko tekniketan eta gure negozioetarako hobekuntzetan. Hori guztia egin dut, nire seme-alabak eskolara joatea nahi dudalako. Oso garrantzitsua da niretzat, eta nire dendak eskaintzen dit, hain zuzen ere, nire etxea ordaindu ahal izatea. Oso zoriontsu nago, nire negozioa kudeatzen ikasi dudalako. Nire lagunei aholkuak ematen dizkiet, nik bezala egin eta aurrera joatea lor dezaten.”

Daud Anitaren historiak hausnartzera eramaten gaitu, programak sortze eta abian jartzearen garrantziaz ohar gaitezen, zeren eta lan hori beharrezkoa baita Keniako emakume migratzaile eta errefuxiatuentzat aukera ekonomikoak zabaltzeko, baita negozio eta enpresa-sorkuntzetarako prestakuntza egokia eskaintzeko ere. Bere testigantzak indartu egiten du Alboanen bagenekiena: ekonomiari dagokionez, burujabetze sozial eta pertsonalerako, oinarrizko baldintzak direla nork bere burua aski izatea eta lanerako eskubidea, oinarrizko eskubide sozialak bermatzeko, aukerak eta gutxieneko baliabideak eskaintzen ditutzte-eta, elikadura, hezkuntza edo etxebizitza, kolektibo horrentzat eta bere familientzat bizitza duina bermaturik izan dezaten.

Saioa Fernandez Herrera et Oihana Sancho de Aranzabal-en artikulua

 

Ezagutu Emakumeak martxan: aurpegiaematendutenemakumeak