Lagundu Emakumeok Martxan kanpainari
Afrikan, Latinoamerikan eta Indian, ehunka emakumek aurpegia eman eta, ausardiaz, beren lekukotzen berri eman digute.
Alboanen, emakume horiei lagundu eta bizi dituzten bazterkeria- eta kalteberatasun-egoerak salatzen ditugu.
Eta, horretarako, urrats bat aurrera egingo duten emakumeak behar ditugu, orain ezin dutenen alde ahotsa altxatuko dutenak. Egin bat #aurpegiaematendutenemakumeak traolarekin
Emakumeen eta nesken aurkako indarkeria anizkunak errealitate globala dira. Mundu osoan, 243 milioi emakumek baino gehiagok sufritzen dituzte, gizonen eta emakumeen arteko botere-harreman desparekoen ondorioz.
Horregatik, Emakumeok Martxan programan, sei helburu hauek lortzeko lan egiten dugu:
eta neskatoak edozein indarkeria motatik babestea.
beren eskubideak erabili ahal izan ditzaten.
bizi izan duten indarkeriaren ondorioak arintzeko, eta errazago gainditu ditzaten.
indarkeriaren prebentzioaz eta neskak heztearen eta emakumeak gaitzearen garrantziaz jabetu daitezen.
tradizionalki hezkuntza-prozesu horietatik kanpo utzi izan baitituzte.
emakumeei ekintzaile izaten edo laneratzen laguntzeko eta bizibide duinak bermatzeko.
Lehendik ere, abusuzko harremanak sufritzen zituzten emakume eta neskatoak, eta COVID-19aren pandemiak indarkeria handiagoen arriskupean jarri ditu. Herrialde batzuetan, konfinamenduaren eta beste neurri murriztaile batzuen ondorioz, % 30eraino hazi da emakumeen aurkako indarkeria.
Informa zaitez COVID-19aren inpaktuari buruz eta munduko desberdinkerien gainean izan duen eraginari buruz.
Esteka: COVID-19ak munduko desberdinkerien gainean izan duen eragina
Gure proiektuetan parte hartzen duten emakumeek eta neskatoek eramaten dituzten oihal afrikarretan oinarrituta, maskara* bat egin dugu Emakumeok Martxan kanpainari emandako babesaren sinbolo gisa.
Lagundu COVID-19aren ondorioz zailtasunak dituzten emakumeentzako proiektuak babesten, eta maskara hau jasoko duzu 15 €-ko edo gehiagoko ekarpena eginez gero.
* Maskara higienikoa, UNE 0065:2020 arauaren arabera ziurtatua, % 100ean poliesterrez egina. Bakterioak iragazteko % 93,8tik gorako eraginkortasuna du. Espainian egina. Berrerabilgarria 15 aldiz garbitu arte.
Informatu zaitez 2020ko ekarpenarekin lor ditzakezun onura fiskalei buruz.
Pertsona fisikoak
Bizkaia: %45;
Gipuzkoa: %20;
Araba: %20;
Nafarroa: %80ko kenkaria lehen 150€-etan, eta %35ekoa gainerakoan;
Enpresak
Bizkaia: %45 kuota likidoan;
Gipuzkoa: gastu kengarria;
Araba: gastu kengarria;
Nafarroa: %20 kuota likidoan eta gastu kengarria;
Pertsona fisikoak
%80ko kenkaria lehen 150€-etan, eta %35ekoa gainerakoan.
Eta, gainera, gutxienez azken bi urteetan kopuru hori edo handiagoa eman badiozu ALBOANi laguntza gisa, %5 gehigarri bat.
Enpresak
%35 kuota likidoan.
Eta, gainera, gutxienez azken bi urteetan kopuru hori edo handiagoa eman badiozu ALBOANi laguntza gisa, %5 gehigarri bat.