Skip to main content

Ongi etorri Matxinatuen Apalategira

Patriarkatua kanporatzeko liburuak
Libros para sacarnos el patriarcado de dentro

Kaixo irakurle matxinatu horiek!

Hemen bazaude, jakin-minak ziztatu zaituelako da (edo potoak eta argiek pasilloko izkina argitsu honetaraino gidatu zaituztelako). Dena den, ongi etorri bulegoko txokorik bihurrienera.

 

Zer da hau?

“Matxinatuen apalategia” bookcrossing-eko puntu bat da. Hemen aurkituko dituzu emakumeek idatzitako edo ikuspegi feminista duten liburuak. Pentsatzeko, zalantzan jartzeko, barre egiteko, ikasteko eta pixkanaka “despatriarkatzen” jarraitzeko istorioak, ideiak eta ahotsak dira. Eta irakurtzea erresistentzi modu ederra delako (eta, izan gaitezen zintzoak, gehiago irakurri behar da, kopon!).

 

Nola funtzionatzen duen

  1. Xumea eta dramarik gabea:
  2. Hartu liburu bat. Eraman, irakurri eta itzuli.
  3. Idatzi zure mailegua apalategian aurkituko duzun orrian: zure izena, liburuaren izena, noiz hartu duzun eta noiz itzuli duzun (kalkulatu 3 aste).
  4. Bidali mezu bat María L. edo Bego F.-ri postaz edo Slack bidez.
  5. Zaindu ezazu. Trata ezazu zurea balitz bezala.

     

Partekatu. Zuk ere haziaraz dezakezu “Matxinatuen apalategia”.

Nahi duzunean ekar ditzakezu zure liburuak (dohaintzan emandakoak edo maileguan emandakoak) apal hau elikatzen jarraitzeko. Izan daitezke eleberriak, autobiografiak, komikiak, saiakerak, poesia… zure irizpidean konfiantza dugu!

 

Izpiritu matxinatua

Gune hau partekatzeko, hausnartzeko eta gozatzeko gonbidapena da. Besteen istorioen bidez eraldatzen utzi, eta begirada askeago, kritikoago eta solidarioagoa eraikitzen jarraitu. Beraz, pasa zaitez, kuxkuxeatu, hartu liburu bat eta utzi beste bat. Inoiz ez da jakiten zer istoriok alda zaitzakeen pixka bat barrutik. 
 

Kategoria

Erlazionatutako albisteak