Skip to main content

Emakume komunikatzaileen jardunaldiak: erresistentziatik eraldatzen duten ahotsak

Alboan-ek jardunaldiak antolatu ditu gatazka-testuinguruetan komunikatzen duten emakumeen borroka ikusarazteko eta indartzeko
Jornadas comunicadoras

Komunikazioa tresna boteretsua da isiltasunari aurre egiteko, bidegabekeriak ikusarazteko eta errealitate berriak eraikitzeko. Hala ere, gatazka testuinguruetan dauden emakume askorentzat, botere hori gauzatzea ez da adierazpen ekintza bat soilik: erresistentzia ekintza bat da.

Abenduaren 11n eta 12an Alboanek "Emakume komunikatzaileak. Erresistentziatik eraldatzen duten ahotsak" jardunaldiak burutuko ditu. Munduko hainbat tokitako emakume komunikatzaileen esperientziak, erronkak eta estrategiak uztartuko dira espazio horretan, inspiratzeko eta eraldatzeko.

Hemen eman dezakezu izena

Isiltasuna hausten duten istorioak

Kongoko Errepublika Demokratikoan, Hondurasen eta Costa Rican, esaterako, eta baita hemen ere, Euskadin, emakume komunikatzaileek borroka bikoitza dute aurrez aurre: giza eskubideak defendatzea eta genero indarkeriei aurre egitea. Mehatxuak, zentsura eta gorrotozko narratibak izan arren, emakume horiek euren hitzak, irudiak eta adierazpenak aldaketarako tresna bihurtzen dituzte.

Besteak beste, Africa Baeta (EITBko kazetaria), Lucía Mbomío (TVEko Aquí la Tierra programako erreportaria eta Afroféminas emakume afrikar ondorengoen online komunitatearekin kolaboratzailea), Caddy Adzuba (kazetaria eta Kongoko emakumeen eskubideen aldeko aktibista), Isabel León (SER irratiko kazetaria), Gessamí Forner (El Saltoko kazetaria), Lorena Fernández (Deustuko Unibertsitateko komunikazio digitaleko zuzendaria), Julienne Baseke (kazetaria eta ED Kongoko aktibista), Miriam Sandoval (Radio Progreso - Honduraseko korrespontsala), Karen Paredes (Radio Progreso - Honduraseko produktorea), Karina Fonseca (SJM Costa Ricako kolaboratzailea), Txema Ezkerra, (director de Diversidad, Convivencia y Solidaridad Intergeneracional), Txema Ezkerra (Belaunaldi arteko Aniztasun, Bizikidetza eta Elkartasunaren zuzendaria) eta Adam Álvarez (SJM Costa Ricako zuzendariordea), bertako eta nazioarteko ahotsekin batera. Idoia Asurmendi abeslariaren emanaldia ere izango dugu.

Mahai inguruak, dinamika parte hartzaileak eta tailerrak egongo dira, gaur behar ditugun narratibei heltzeko diseinatuak. Ekitaldi bat baino askoz gehiago izango da: erresistentzia, ausardia eta itxaropen istorioetan murgiltzeko aukera izango da.

 

Karen Paredes de Radio Progreso

 

Ekitaldiaren programa

 

Abenduak 11, asteazkena
  • 18:00 Ongietorria
  • 18:30h - 20.30h Komunikatzen duten ahotsak: emakume izatea eraldatzeko artean. Emakume komunikatzaile izateak zer esan nahi duen aztertuko dugu elkarrizketa ireki eta anitzeko espazio batean, non testuinguru ezberdinetako emakumeen ahotsak eta esperientziak elkartu egiten diren inspiratzeko, ikusarazteko eta eraldatzeko.

 

Abenduak 12, osteguna

Goizez

  • 9:30 - 10:30 Testuinguruak deszifratzen. Begirada globala egun eraldatzaile baterako: errealitatea hainbat ikuspegitatik aztertuko dugu, egungo testuinguru eta erronkekin konektatzeko ibilbide bisual baten bidez.
  • 10:30 - 12:00 Eskubideak jokoan. Komunikazioa genero eta justiziatik: mugak eta errealitateak gurutzatzen dituzten ahotsak entzungo ditugu, eskubideen urraketak emakumeengan nola eragiten duen eta komunikazioa justiziaren eta berdintasunaren aldeko borrokan funtsezko tresna izan daitekeela esploratuz.
  • 12:00 - 12:30 Kafea 
  • 12:30 - 14:00 Komunikatu mehatxupean. Erresistentziak zentsuraren eta gorrotoaren aurrean: emakume komunikatzaileek giza eskubideen defentsan dituzten mehatxu eta arriskuak azaleratuko ditugu, zentsuraren, larderiaren eta indarkeriaren aurrean bultzatzen dituzten estrategiak aztertuz.

Arratsaldez

  • 16:00 - 17:45 Eraldatzen duten istorioak. Aldaketarako komunikazio esperientziak: istorioak eta ahotsak gizarte aldaketarako tresna boteretsuak nola bihur daitezkeen ikusiko dugu.
  • 18:00 - 20:00 Narratibak eraiki. Zer komunikazio behar dugu? : gogoeta egingo dugu nola eraiki narratibak, bazterketa, beldur eta desberdintasun diskurtsoak eraldatu eta desafiatuko dituztenak, etengabe aldatzen ari den mundu honetan.

 

Egin bat aldaketarekin

Zure zain gaude elkarrekin hausnartzeko, ikasteko eta eraikitzeko komunikazio inklusiboago eta eraldatzaileago bat. Eman izena eta etorri gurekin abenduaren 11n eta 12an. Elkarrizketa horren parte izatea ez da aukera bat bakarrik: aldaketarekiko konpromisoa da.

  • Eguna: Abenduak 11 eta 12
  • Lekua: Itsasmuseum. Ramon de la Sota Kaia, 1 (Euskalduna zubia). Bilbo
  • Doako sarrera aretoa bete arte

Hemen eman dezakezu izena