Urriaren 8an errefuxiatuen aldeko jardunaldi solidarioa izango da Iruñean

Alboan Alboan
21/09/2017
Bazkari solidarioa Hospitalidad 2017

EMAN IZENA HEMEN

Urriaren 8an Iruñean jardunaldi solidarioa izango da ALBOAN GKE, San Ignacio ikastetxea eta Loyola Zentruak antolatua eta Iruñeko Udalak babestua. Hospitalidad (www.hospitalidad.es) kanpainaren alde laguntza batzeko asmoz burutuko da jardunaldia. Jesusen Lagundiak bultzatzen duen kanpaina honek euren etxeak utzi eta Europara heltzen ari diren milaka eta milaka pertsonari sostengua eta laguntza ematen du.

Jardunaldia goizeko 11etan hasiko da San Ignacio ikastetxean (Francisco Bergamín, 32 kalea)  kirol iharduerak eta “Bokata solidarioa” deritzonaren bitartez. 12etan ikasleak, gurasoak eta nahi duten guztiak ibilaldian aterako dira autobus geltoki zaharreraino (Conde Oliveto kalea, 6). Bertan, 13etatik aurrera umeentzako hainbat tailer, animazio ekintzak eta Bidezko Merkataritzaren produktuak egongo dira.

14etan 400 pertsonentzako bazkaria zerbitzatzen hasiko gara. Bazkaria dastatzeko aldez aurretik izena eman beharko da weborri honetan: www.alboan.org/ComidaSolidaria (helduek: 12 €; eta 12 urtez beherakoek, langabetuek, eta jubilatuek, 9 €). Zero Platerra erosteko aukera ere izango da, hau da, nahiz eta bazkarian ez egon, diru ekarpena egiteko aukera.

Jasotako diru guztia errefuxiatuak babesteko egitasmoetara bideratuko da. Errefuxiatuentzako Zerbitzu Jesuita elkartearen egitasmoetara, hain zuzen. Elkarte horrek errefuxiatu eta migranteei larrialdi sostengua –alojamendua, higienea, elikadura, arropa- eta gizarte integraziorako babesa eskaintzen du.

Ekimenaren laguntzaileak ondorengoak dira: Obra Social La Caixa, Diario de Navarra, Onda Cero Navarra, Bodegas Señorío de Sarria, Carretilla, Chocolates Subiza, Insalus, Canasa Logística, Mercado del Ensanche, Neumáticos NYASA eta Bar Mas Q Menos.

  • 12etan Ibilaldi solidarioa
  • 14etan Bazkari solidarioa autobus geltoki zaharrean.
Kategoria: