Skip to main content

Misioa

Herritartasun globala eraikitzeko lan egiten dugu, gizarte- eta ingurumen-justizia eta genero-berdintasuna sustatzeko

Munduan desberdinkeriak sortzen dituzten bidegabekeriak salatuko dituzten herritar globalak prestatzeko lan egiten dugu; hau da, guztion ongia sustatuko eta bai tokian-tokian bai globalki pobrezia sortzen duten egiturak eraldatuko dituzten herritarrak. Horretarako, mundu osoko pertsona eta taldeekin bat egin dugu sare batean.

Gure misioa elkarlanaren bidez zabaltzen dugu, eta hainbat sare eta plataformaren parte gara, bereziki lokalki eta nazioartean Jesusen Lagundiari lotuta daudenen parte.

"Herritartasun globala eraikitzeko lan egiten dugu, gizarte- eta ingurumen-justizia eta genero-berdintasuna sustatzeko"

Gure lankidetzaren ardatz-gunean gai hauek daude

Azken bi kausak beste guztien zeharkakoak dira

Pertsona migratzaileen eta errefuxiatuen bizitza duinaren defentsa

Migrazio behartuak

Alboan-ek justiziaz, hospitalitatez eta erantzunkidetasunez heltzen diogu giza mugikortasunaren kausari, beldurraren eta gorrotoar...
Ikusi kausa
Promoción de una justicia socioambiental

Gizarte- eta ingurumen-justizia

Gure ustez, bada garaia zaurgarrienak eta natura zainduko dituen eredu ekosozial baterantz aldatzeko....
Ikusi kausa
Garantía del derecho universal a una educación de calidad

Hezkuntza jasotzeko eskubidea

Hezkuntza jasotzeko eskubidearen kausa alderdi hauetan datza: hezkuntza jasotzeko eskubidea gehiago ez urratzen laguntzea, pertsonei bizitza osoan...
Ikusi kausa
Promoción de la equidad de género

Genero-ekitatea sustatzea

Generoaren kausa emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzean datza, emakumeak ahaldunduta, kultura patriarkala eta heziketa eraldatuta eta...
Ikusi kausa
Fortalecimiento de la participación y la ciudadanía global

Herritartasuna eta partaidetza

Herritartasuna, eskubide eta erantzukizun gisa, pertsona guztien duintasunean eta oinarrizko eskubideetan oinarritzen da, naziotasuna edozein dela...
Ikusi kausa
Personas refugiadas

Zergatik egiten dugu hori?

Gure nortasuna Jesus Nazaretekoaren eta haren ebanjelioaren jokabidean inspiratuta dago, giza eskubideetan oinarrituta, eta fedea eta justizia sustatzen dituen misio jesuitan errotuta. Hori dela eta, proposamen ausarta, konprometitua eta koherentea eskaini nahi dugu, pertsonak eta natura duin bihurtzea eta uztartzea erdian kokatuko dituena.

Harremanetan jarri

Ikuskera

Testuinguruak dakarzkigun erronkei erantzuteko eta herritarrak sortzeko eta gizarte-eraldaketa lortzeko lanaren alde ekarpen esanguratsuak egiten jarraitzeko. Datozen urteetan, gogor egingo dugu lan Alboan-ek ezaugarri hauek izan ditzan:

01

Eraldatzailea

Genero-harreman berriak, hospitalitatearen kultura, dirusarrerak sortzeko jarduerak eta kontsumoohitura arduratsuak eta jasangarriak sustatzen dituzten aukera bideragarriak eta zehatzak eskaintzen dituelako.

02

Ikusarazi eta salatzen dituena

Giza eskubideak urratzearen, lekualdatze behartuen eta gure bizimoduen arteko loturak, dimentsio lokaletik globalera erantzun integralak eskainiz.

03

Sarekoa

Partaide duten plataformen kide aktibo gisa, sortzen diren prozesuen elementu katalizatzaile gisa duen esperientzia eta sare zabalagoen parte gisa dituen gaitasunak eskainiz.

04

Berritzailea

Bai hospitalitatea eta ekitatea sustatzen dituen herritartasun globala eraikitzeko eskaintzen dituen hezkuntza-metodologiei dagokienez, bai baztertutako komunitateen garapena sustatzen gizarte- eta ekonomia-eragile berriak inplikatuko dituzten eragile anitzeko ekimenak ezartzeari dagokionez.

05

Aitortua

Sustatzen dituen bidezko kausen prozesuetan egiten duen lanaren gardentasunagatik eta kalitateagatik

06

Jasangarria

Misiorako, laguntzan oinarritutako lan egiteko moduak erabiltzen dituen talde motibatu eta konprometitu batekin eta gizarte-oinarri berritu eta aktibo baten babesa duen finantzaketa dibertsifikatuarekin.

Balioak

Misio hori errealitate bihurtzeko, batez ere alderdi hauek lantzen ditugu

01

Baztertutako eta urratutako pertsonak

Mugetan bizi diren baztertuak eta ahulak dira gure ekintzaren ardatz, eta haien ondoan gaude, afektiboki eta efektiboki. Haiek ematen diote zentzua eta adorea egiten dugunari, eta haien kausak oso kontuan hartzen ditugu erabakiak hartzen ditugunean. Baztertuengandik hurbil egoteak gure misioan indartzen eta berresten gaitu.

02

Elkarri laguntzea

Gure lan egiteko moduak elkarri laguntzea du ezaugarri, bai gure taldeko pertsonei dagokienez, bai lankide ditugun erakunde elkartuei dagokienez. Gure ustez, elkarri laguntzea entzuteko, hitz egiteko eta etengabe laguntzeko bide partekatu bat da; bi aldeentzat da aberasgarria, eta garena eta egiten duguna sendotzen ditu.

03

Espiritualtasunerako bidea

Bide ematen diegu oinarritzat ditugun espiritualtasunari eta zentzuzko dimentsioei, jabetzen baikara haietan sortzen direla elkartasunaren eta justiziaren kultura eraikitzen laguntzeko usteak eta motibazioa. Espiritualtasun eta kultura askotako pertsonentzako espazio irekiak gara. Jesusen Lagundiaren tradizioan oinarrituta, batera aztertzen ditugu gaiak erabakiak hartzeko, “behar handienaren”, “fruitu handienaren” eta on “unibertsalagoaren” irizpideei jarraikiz.

04

Itxaropenari eustea

Aktiboki egiten dugu lan itxaropenari eusteko, bai salaketa profetikoari dagokionez, bai ordezko aukera sortzaile eta berritzaileen bilaketari dagokionez. Alaitasunez bizi nahi dugu, pertsonalki eta instituzionalki jasotako on guztia ospatuz eta eskertuz. Instrumentaltasuna gainditzen duen eta errealitate berriak eta beste aukera batzuk zabaltzen dituen komunikazio eraldatzailea sustatzeko konpromisoa hartzen dugu.

05

Profesionaltasuna

Kalitate eta profesionaltasun gorena lortu nahi dugu gure lanean, ebaluazio kritikoaren, trebakuntzaren, etengabeko ikaskuntzaren, hausnarketaren eta analisi sakonaren bidez. Garatzen dugun gardentasunaren kulturak, kontuak emateko legezko betebeharretatik haratago, erakundearen lanetik ondorioztatzen diren politiken, estrategiaren, jardueren, emaitzen eta ebaluazioen berri ematen du.

06

Elkartasun Komunitatea

Misio hori aurrera eramateko, elkartasunezko komunitate bat sortzea dugu amets; komunitate horrek barnekoherentzia bilatzen du egiten duenaren eta denaren artean, eta espiritualtasuna, elkartasuna eta konfiantza lantzen ditu ingurunearekin harmonian dagoen bizimodu erraza oinarritzat hartuta. Komunitate askotarikoa eta abegitsua, gizarte demokratiko eta solidarioak eraikitzen parte hartzera eta boluntario gisa lan egitera gonbidatzen duena. Baztertuta geratzeko zorian dauden pertsonekin eta komunitateekin konprometitua.

Erroak

Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako lurraldeek nazioarteko misio- eta lankidetza-tradizio handia dute

Autonomia-erkidego horietako ehunka jesuitak beren bizitza eskaini dute beste lurralde, kultura eta erlijio batzuetako pertsonen zerbitzura.

ALBOANen tradizioa eta lan ona elikatzen dituzten erroak

ALBOANen tradizioa eta lan ona elikatzen dituzten erroak, neurri handi batean, Misioen Idazkaritzenak dira:

1949an, Jesusen Lagundiko bi probintziaren arteko harremanak hasi ziren: Gujerat (India) eta Loiola.

Hasieratik, Gujerat eskualdean jesuita nafar, gipuzkoar eta aragoar ugari jarri ziren, eta horrek lotura bereziak sortu zituen bi probintzien artean.

1960an Indiako hamaseigarren estatu autonomo bihurtu zen Gujerat. Garai horretan, Gujerateko Misioen Idazkaritzak gorakada handia izan zuen, bere egitura garatu eta Gujerateko probintziari laguntza nabarmena ematen hasi zen.

Urte hauetan egindako lanak erabat aldatu du eskualdea. Ehun milaka pertsonak ordura arte zenbait kastak baino jasotzen ez zuten hezkuntza jaso dute. Ekoizpen-proiektuek geldiarazi egin dute behartsuenen hirietaranzko emigrazioa; putzu eta bonbak instalatzeak nekazaritza eraldatu du; esne-kooperatibak ordura arte baztertuta zeuden ehunka komunitateren itxaropen bihurtu dira.

Gaur egun, baztertuen dauden klaseetako hogei mila neskatok eta mutikok baino gehiagok Gujerateko Misioak babesten dituen ikastetxeetan ikasten dute.

Fe y Alegría “herri-hezkuntza integralerako eta sustapen sozialerako mugimendu” bat da, sektore pobretu eta baztertuekin dihardu, haien garapen pertsonala eta partaidetza soziala indartzeko.

Venezuelan jaio zen, 1955ean, eremu deprimituetan hezkuntza-zerbitzuak sortzeko ahaleginak batze aldera. José María Velaz jesuita fundatzailearen ikuspegi ausartari eta pertsona eta elkarte ugariren laguntzari esker, historia aberatseko eta etorkizuneko proiekzioko obra bat gauzatu ahal izan zen. Mugimendua honako herrialde hauetara zabaldu da: Ekuador, Panama, Peru, Bolivia, El Salvador, Kolonbia, Nikaragua, Guatemala, Brasil, Dominikar Errepublika, Paraguai, Argentina eta Honduras, eta Afrikan ere hasi du bere ibilbidea.

Une honetan, milioi bat ikaslek baino gehiagok hartzen dute parte hezkuntza eta sustapen sozialeko programetan. Mila ikastetxe baino gehiago, 40 irrati, urrutiko hezkuntzako 850 zentro, eta hezkuntza alternatiboko eta sozialeko mila zentro baino gehiago kudeatzen eta sustatzen dira.

Hezkuntza-mugimendu bat da, bere ahalmenez eta errealitateaz kontziente diren pertsonen prestakuntza sustatzen duelako, askeak eta solidarioak, transzendentziara irekiak eta garapenaren protagonistak.

Herri-mugimendua da, komunitateetatik eta komunitateekin hezkuntza aldatzeko proposamen pedagogiko eta politiko gisa hartzen duelako.

Mugimendu integrala da, hezkuntzak pertsona bere dimentsio guztietan hartzen duela ulertzen baitu.

Eta gizarte-sustapeneko mugimendu bat da; izan ere, injustizia-egoeretan eta subjektu jakin batzuen beharretan, konpromisoa hartzen du egoera hori gainditzeko, eta, handik, gizarte zuzen, anaikor, demokratiko eta parte-hartzailea eraikitzeko.

Errefuxiatuentzako Jesuiten Zerbitzua (JRS, ingelesezko siglak) 1980an eratu zen une hartako munduko errefuxiatuen egoerari erantzun espiritual eta praktikoa emateko. 80ko eta 90eko hamarkadetan lekualdatze behartuak izugarri areagotu ziren, eta, horren ondorioz, Jesusen Lagundiak behin baino gehiagotan berretsi du errefuxiatuekiko konpromisoa.

Errefuxiatuentzako Jesuiten Zerbitzuak 40 herrialdetan baino gehiagotan egiten du lan, eta haren xedea da errefuxiatuen eta derrigorrez lekualdatu behar izan dutenen eskubideei laguntzea, zerbitzua ematea eta defendatzea.

Bere jardueren barruan, besteak beste, pastoraltza-arretarako, haur eta helduen hezkuntzarako, zaintza medikoetarako, gizarte-zerbitzuetarako eta aholkularitzarako programak sartzen dira. Proiektu bakoitza eskuragarri dauden baliabideak aintzat hartuta tokiko beharrei erantzuteko dago diseinatuta.

ALBOANek eta JRSk lankidetzarako esparru-akordio bat dute.

"ALBOAN erakundea 1994. urtean hasi zen lanean, eta 1996an ALBOAN Fundazioa sortu zen, Jesusen Lagundiak sustatua eta babestua"

Plan estrategikoa

Plan berri bakoitza gure xedea eguneratzeko aukera bat da

2020-2025 Plangintza estrategikoa