Skip to main content

Gasteizek ere haur errefuxiatuen alde egingo du martxoaren 17an

Martxoaren 17an, igandea, Gasteiz haur errefuxaituen alde mobilizatuko da lasterketa solidario honen bidez. Ekitaldi hau "Korrika Egin kausa baten alde" lasterketa solidarioen zirkuituaren barruan kokatzen da, urtero Entreculturas GKEarekin batera egiten duguna eta aurten beste 12 hiritan egiten dena.

 

Bildutako dirua Eskola Aterpea kanpainara bideratuko dugu, haur errefuxiatuak eta haien familiak eta komunitateak zaindu, babestu eta laguntzeko. Karrera solidario honen helburua da errefuxiatuak diren 40 milioi haur baino gehiagoren hezkuntzarako eskubidea bermatzea munduan.

 

Zatoz egun bikaina pasatzera familiarekin, lagunekin... Izena emateko epea zabalik dago!

 

Data: Martxoak 17, igandea.
Lekua: Arka plaza. Vitoria-Gasteiz.
Lasterketa ordua: 11:00. 10:30etik aurrera Arka plazan egongo gara.
Modalitatea: Karrera.
Distantzia: 6 kilometro.
Animatzen zara korrika egitera edo oinez ibiltzera haur errefuxiatuei laguntzeko? Zure zain gaude!

[[{"fid":"7325","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"67","width":"350","class":"media-element file-default"}}]]

 


Jardunaldiaren xehetasunak


Irteera Arka plazatik izango da, eta puntu berera iritsiko da.

Izena emateko kuota 11 €-koa da. Gainera, "Zero dortsala" egongo da edozein pertsona edo entitateren borondatez egindako dohaintzetarako.

Dortsalak lasterketa egunean emango dira, plaza berean, 10etatik aurrera.

Halaber, lasterketak Erronka Garbia (Ihobe) zigilua du, ingurumenaren aldetik iraunkorra den ekitaldia baita, eta bermatzen du antolakuntzan ingurumen-neurriak txertatuko direla, bai diseinuan, bai garapenean, ingurumenaren gaineko eragin negatiboa minimizatzeko. Horregatik, irteerara hurbiltzeko, Arka plazan, garraio publikoa erabiltzeko ahaleginak egin ditzazuela ere eskatzen dizuegu.


Zergatik haur errefuxiatuak?


Munduan 40 milioi haur baino gehiago errefuxiatuak, desplazatuak eta migratzaileak dira. Eta larrialdi-egoeretan, hezkuntza da galtzen den lehen eskubidea, eta errekuperatzeko denbora gehien behar duena.

Gerrek, indarkeriak, hondamendi naturalek, muturreko pobrezia-egoerek, 100 milioi pertsona baino gehiago beren etxeak uztera behartzen dituzte. Haurrei bereziki eragiten dieten egoerak dira, ingurunetik, eskolatik eta etorkizunerako aukeretatik aldenduz.

Bizitza berri bati aurre egin behar dioten haurrak, beldurrez eta ziurgabetasunez beteak, harrera-lekuetan hezkuntzarako duten eskubidea berreskuratu behar dutenak.

Gure erakunde aliatuekin batera, Entreculturas eta Alboan elkarteetan hezkuntza eskura dezaten lan egiten dugu: eskolak traumak gainditzen laguntzen die, normaltasuna ematen die beren bizitzei eta harrera eta inklusiorako espazio bat ematen die.

Azken batean, hezkuntzak etorkizunari itxaropenez begiratzeko aukera ematen du.

[[{"fid":"7326","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"67","width":"350","class":"media-element file-default"}}]]