Skip to main content

SAVE THE DATE: Martxoaren 3an Tuteran, korrika egin haur errefuxiatuen alde

Datorren martxoaren 3an Tuteran lasterketa solidarioa: Korrika egin Kausa baten alde, Korrika egin Haur Errfuxiatuen alde ospatuko dugu. Ekitaldi hau Entreculturas GKEarekin urtero egiten dugun eta aurten beste 12 hiritan egiten den "Korrika egin Kausa baten alde" lasterketa solidarioen zirkuituaren barruan kokatzen da. 13. edizio honetan, lasterketa solidarioa lehen aldiz iritsiko da Nafarroako erriberako hiriburura, eta, oraingoan,  Alboan-ek San Frantzisko Xabier ikastetxea, Lasa Zentroa eta Tuterako Udalaren laguntza izango du.

 

Familia osoak parte hartzeko aukera izango duen deialdia prestatu dugu. Goizeko 10:30etan haurrentzako lasterketarekin hasiko dugu jardunaldia San Frantzisko Xabier ikastetxean. Handik gutxira, eta txikienek zirkuitua osatzeko denbora nahiko izango dutela, Foruen Plazaraino joango gara. Leku honetan 16 urtetik gorakoentzako lasterketa eguerdiko 12:00etan hasiko da, hiru modalitate daudelarik:

  • 5 km-ko lasterketa
  • 10 km-ko lasterketa
  • 5 km-ko martxa

 

Ukraina, Libano, Kolonbia edo Tanzaniako haur errefuxiatuen alde korrika egitera edo ibiltzera ateratzeko aukera izango dugu guztiok. Bildutako dirua Eskola Aterpea kanpainara bideratuko dugu, haur errefuxiatuak eta haien familiak eta komunitateak zaindu, babestu eta laguntzeko.

[[{"fid":"7284","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"221","width":"332","class":"media-element file-default"}}]]

Munduan 40 milioi haur baino gehiago errefuxiatuak, desplazatuak eta migratzaileak dira. Bizitza berri bati aurre egin behar dioten haurrak, beldurrez eta ziurgabetasunez beteak, harrera-lekuetan hezkuntzarako duten eskubidea berreskuratu behar dutenak.

 

Gogoratu: martxoaren 3an, igandea, haur errefuxiatuen aldeko hitzordua dugu. Erreserbatu data eta eman izena

[[{"fid":"7290","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"67","width":"350","class":"media-element file-default"}}]]