Skip to main content

Urriaren 18 eta 19, Bilbo. "Emakumeok martxan: bortizkeria eta lekualdatzea Afrikako 5 eskualdeetan" biltzarra

Congreso "Mujeres en marcha: Violencias y desplazamiento en 5 regiones africanas"

IZEN-EMATEA BILTZARRERAKO

BILTZARREKO ARGIBIDE GEHIAGO ETA EGITARAUA

Egunero 44.400 lagun beren herrialdeetatik ihes egitera behartuak izaten dira pobrezia eta bortizkeria dela eta. Kongo Errepublika Demokratikoan soilik 5 milioi pertsona, gehienak emakumezkoak, horrelako egoeran daude. Europarako bidean, alboko herrialdeetan erbesteratuak, edo euren herrialdeetan lekualdatuak, emakume horiek oso baldintza zaurgarrietan bizi dira, oinarrizko eskubideak urraturik dituztela.

 

Legatu pribatu bati esker, iaz ALBOAN Fundazioak MIEZA programari ekin zion bortizkeria jasaten duten emakumeei laguntzeko lana indartu nahian, beren ongizate fisikoa, emozio-ongizatea, eta gizarteratzea ziur daitezen, eta euren geroaren protagonista eta jabe izan daitezen.

Deustuko Unibertsitatea, Errefuxiatuentzako Zerbitzu Jesuita eta Vedruna ahizpen laguntzaz, 2017ko urrian diagnostiko faseari eman genion hasiera. Afrikako 5 eskualdeetan egon gara eta emakume errefuxiatu zein lekualdatuekin banan-banako eta taldeko elkarrizketak izan ditugu. Horren ondorioz, migrazio-bideetan bizitako bortizkeria esperientziak ezagutu ahal izan ditugu, eta baita haien eskaerak eta itxaropenak ere.

 

[[{"fid":"2422","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"483","width":"483","class":"media-element file-default"}}]]

Emakumeok martxan: bortizkeria eta lekualdatzea Afrikako 5 eskualdeetan izeneko Nazioarteko Biltzar honetan emakume horien egoera eta eskaerak azaleratu nahi ditugu, diagnostikoen emaitzak zabaldu, eta errealitate horri aurre egiteko gure lanean egin behar ditugun hobekuntzei buruz hausnartu. Horretarako, Giza Eskubideen eta emakumeen eskubideen defendatzaile ezagunak izango ditugu gurekin: Ugandako Victoria Nyanjura, Kongoko Justine Masika eta Caddy Adzuba, eta Itziar Ruiz Giménez, Unibertsitateko, herri-erakundeetako, Afrikako erakundeetako eta giza laguntzaren nazioarteko erakundeetako hainbat ordezkariekin batera.

[1] http://www.unhcr.org/en-us/statistics/unhcrstats/5b27be547/unhcr-global-trends-2017.html