Deustuko Unibertsitatea - Urteurrena Auditorium, Bilbo, urriak 18 eta 19.
BiltzarraEgunero 44.400 lagun beren herrialdeetatik ihes egitera behartuak izaten dira pobrezia eta bortizkeria dela eta.
Kongo Errepublika Demokratikoan soilik 5 milioi pertsona, gehienak emakumezkoak, horrelako egoeran daude.
Europarako bidean, alboko herrialdeetan erbesteratuak, edo euren herrialdeetan lekualdatuak, emakume horiek oso baldintza zaurgarrietan bizi dira, oinarrizko eskubideak urraturik dituztela.
Deustuko Unibertsitatea, Errefuxiatuentzako Zerbitzu Jesuita eta Vedruna ahizpen laguntzaz, 2017ko urrian diagnostiko faseari eman genion hasiera. Afrikako 5 eskualdeetan egon gara eta emakume errefuxiatu zein lekualdatuekin banan-banako eta taldeko elkarrizketak izan ditugu. Horren ondorioz, migrazio-bideetan bizitako bortizkeria esperientziak ezagutu ahal izan ditugu, eta baita haien eskaerak eta itxaropenak ere.
Emakumeok martxan: bortizkeria eta lekualdatzea Afrikako 5 eskualdeetan izeneko Nazioarteko Biltzar honetan emakume horien egoera eta eskaerak azaleratu nahi ditugu, diagnostikoen emaitzak zabaldu, eta errealitate horri aurre egiteko gure lanean egin behar ditugun hobekuntzei buruz hausnartu.
Horretarako, Giza Eskubideen eta emakumeen eskubideen defendatzaile ezagunak izango ditugu gurekin: Ugandako Victoria Nyanjura, Kongoko Justine Masika eta Caddy Adzuba, eta Itziar Ruiz Giménez, Unibertsitateko, herri-erakundeetako, Afrikako erakundeetako eta giza laguntzaren nazioarteko erakundeetako hainbat ordezkariekin batera.
09.15-10:00 | Partehartzaileen izen-ematea |
10.00-10.45 |
Biltzarraren irekiera eta ongietorria Rafael Miezari omenaldia Nazioarteko biltzarraren aurkezpena |
10.45-11:45 |
Bortizkeria Afrikan, eta emakumeengan duen inpaktua. |
11.45-12.15 | Atsedenaldia |
12.15-13.15 |
Bizipenak lehen pertsonan: Mugetan indarkeriak emakumeengan duen inpaktua, eta horri aurre egiteko |
13.15-14.00 |
Bortizkeria gerra-testuinguruetan: Kongoko Errepublika Demokratikoa. |
14.00-15.00 |
Bazkaria |
15.00-15.30 | Musika-saioa: Eneko Larrañaga "ENEKORA" |
15.30-17.00 |
Mieza programa: Afrikako emakume errefuxiatuen eta lekualdatuen egoerari buruzko ikuspegi integrala. Emakumeak hizketan: Errealitateen eta ametsen diagnostikoak Afrikako 5 eskualdetan. |
17.00-17.30 | Atsedenaldia |
17.30-18.45 | Diagnostikoaren oihartzunak Itziar Ruiz Gimenez. UAMeko Ikasketa Afrikarren taldeko koordinatzailea. Caddy Adzuba. Emakumeen eskubideen aldeko aktibista, Kongo (DR). Pepe Naranjo. Freelance kazetaria, Mendebaldeko Afrikan aditua. |
18.45-19.00 | Jardunaldiaren amaiera Dani Villanueva sj. ALBOAN Fundazioko presidenteorde exekutiboa. |
09.00-09.30 | Partehartzaileen izen-ematea |
09.30-10.00 |
Saioaren irekiera: "El Canto de la Guarura" izeneko ahozko kontakizun eszenikoa, Cruz Noguerak taularatua. |
10.00-11.30 |
1. mahai-ingurua. Gure erakundeetatik: Zer eraldaketei ekin behar diegu errealitate hau aldatzen laguntzeko? |
11.30-12.00 | Atsedenaldia |
12.00-13.15 |
2. mahai-ingurua. Sektore humanitariotik: Praktika berriak errealitate berrietarako. |
13.15-13.45 |
Aurrera egiteko aurreikusten ditugun bideak. Biltzarraren amaiera |