Azpeititik Kisantura: itxaropena elikatzen duten loturak

N’teti auzo herrikoian, Kisantu hirian, Kongon, laster hasiko da dozenaka familiaren egunerokoa eraldatuko duen eskolaurreko ikastetxe komunitarioa eraikitzen. Alboan-ek bultzatu du proiektua, Kongoko Fe y Alegria erakundearekin batera, eta 120 neska-mutilentzako espazio seguru eta kalitatezkoa bermatzea du helburu, gurasoei ere lasaitasuna eskainiz. Ekimenak hainbat erakunde solidarioren babesa jaso du, horien artean Azpeitiko Misioak, uztailaren 25ean herrian egin zen herri-topaketa batean 2.750 euro bildu baitituzte .
Espazio seguru eta duina
Gaur egun, N’teti auzoko 3 eta 5 urte bitarteko haurrek ez dute inolako hezkuntza aukerarik. Gurasoek nekazaritzan lan egiten duten bitartean, denbora gehiena kalean eman behar dute, gehiegikeriak jasateko eta hezkuntza-sistema baztertzeko arriskuan.
Proiektuak erantzun zehatza eman nahi dio errealitate horri, eta, beraz, haren proiekzioa ikasgela multzo bat izatetik harago doa.

Komunitatetik sortzen den eskola
Proiektu honen indarra bere oinarri komunitarioan datza. Eraikitze-lanak amaitu ondoren, familiek eta tokiko komunitateak kudeatuko dute zentroa, eta, hala, sostenigarria izango dela ziurtatuko da.
Kisantuko eskolaurreko ikastetxearen proiektuak erakusten du nazioarteko lankidetzak eta tokiko konpromisoak bat egitean benetako aldaketa sortu ahal dela. Alboan-etik, Kongoko Fe y Alegriarekin batera, biziki eskertzen dugu zenbait erakunderen laguntza, hala nola Azpeitiko Misioak, zeinen ekarpena haurren aldeko ahalegina eta itxaropena baita.