Skip to main content

Urriak 12, migratzaile eta errefuxiatuekiko jardunaldi solidarioa Iruñean

Jornada solidaria

Datorren urriak 12, asteazkenean, San Inazio Ikastetxeak, Iruñeko Loiolako Zentroak eta Alboan-ek jardunaldi solidario bat egingo dugu Iruñean, Erdialdeko Amerikan eta gure ingurunean migrazio behartuaren testuinguruan bizi diren biztanleentzako laguntza lortu nahian.


[[{"fid":"6074","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"75","width":"315","class":"media-element file-default"}}]]

Jardunaldia 11etan hasiko da eukaristia batekin, eta ondoren kirol eta jolas jarduerak egingo dira San Inazio Ikastetxan (Francisco Bergamín, 32). 13etan, ikastetxeko ikasleek, gurasoek, irakasleek eta nahi dutenek ibillaldia egingo dute Bigarren Zabalgunetik eta ikastetxera itzuliko dira. Bertan, 14:30etatik aurrera bazkari solidarioa izango da 400 bat lagunentzat eta horretarako tkkel bat erosi ahal izango da (13 euro helduentzat, 10 euro 12 urtetik beherakoentzat, langabeentzat eta erretiratuentzat). Halaber, Zero Plato bat erosi ahal izango da, hau da, bazkarira joan gabe ekarpen bat egin ahal izango da.

 

Zer egin tiketa edo Zero Platoa erosteko:

  • Alboan-eko egoitzara (Barañain, 2 etorbidea) hurbildu.  
  • Hemen erosi
  • PTV tabernara (Leyre kalea 14) hurbildu

Animatu etortzen edo Zero Plato bat erosten!
 

Bildutako dirua Erdialdeko Amerikako Migratzaileentzako Sarea Jesuitari Estatu Batuetara bidean dauden migratzaileei harrera egiten laguntzeko erabiliko da, bai eta Mambré Pamplona Proiektuari laguntzeko ere. Mambré proiektuak kalean edo baldintza txarreko etxebizitza eta gizarte-bazterketa jasateko arrisku handia duten 18 eta 25 urte bitarteko gazte atzerritarrak babesten ditu.

 

[[{"fid":"6071","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"400","width":"823","class":"media-element file-default"}}]]

Diario de Navarra, Onda Cero Navarra, Taberna, Señorío de Sarria, Carretilla, Chocolates Subiza, Insalus, Canasa Logística eta PTV taberna enpresek sustatzen dute ekimena.
 

[[{"fid":"6079","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"143","width":"651","class":"media-element file-default"}}]]

Urriaren 12ko egitaraua

  • 11:00 Eukaristia
  • 13:00 Ibilaldi solidarioa
  • 14:30 Bazkari solidarioa San Inazio ikastetxean.

 

[[{"fid":"6076","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"80","width":"334","class":"media-element file-default"}}]]