Siriako errefuxiatuen drama isladatzen duen Stand by argazki erakusketa zabalduko da

Alboan Alboan
04/12/2017
Stand by argazki erakusketa

Datorren Abenduaren 18an, astelehenean, Migranteren Nazioarteko Eguna dela, “Stand by. Siriako familia errefuxiatuak inorena ez den lurraldean” izeneko argazki erakusketa Bilboko Deustoko Unibertsitateko klaustroan zabalduko da. Erakusketa Iván Benítez argazkilari naparrak egin du, ALBOANek bultzatu duelarik.

 

Irekiera ekitaldian, Antonio José España SJ, Jesusen Lagundiaren Probintziala, eta José Ignacio García SJ, Errefuxiatuen aldeko Europako Jesuiten Zerbitzuaren zuzendaria, izango dira.

 

Halaber, Cruz Noguerarekin “Passport” antzezlana taularatuko da, eta migrante eta errefuxiatuen eskubideen aldeko manifestua ezagutzera emango da.

 

Urtarrilaren 31erarte izango da ikusgai erakusketa Bilboko Campusean, eta Dibond alumniozko 75 zm. X 60 zm. 29 panelez osaturik dago. Libano eta Grezian Errefuxiatuentzako Zerbitzu Jesuitak artatzen dituen errefuxiatuen eguneroko bizitza isaladatzen dute argazkiek.

 

Laguntza juridikoa, psikologikoa eta soziala eskaintzen dizkie Errefuxiatuentzako Zerbitzu Jesuitak, eta, umeek ikasten jarrai dezaten eskolak sustatzen ditu, Europako Estatuek eurentzako kokatze ziurra eta duina eman arte.

 

ALBOAN GKE Errefuxiatuentzako Zerbitzu Jesuitarekin elkarlanean aritzen da, eta errefuxiatuen drama gurenagatzeko erakusketa hau bultzatzen du. Izan ere, errefuxiatuen begiradeei geure erantzuna zor diegu.

 

La ONG ALBOAN colabora de manera regular con el Servicio Jesuita a Refugiados, y promueve esta exposición para acercar el drama de las personas refugiadas, cuyas miradas nos interpelan para que demos una respuesta urgente.

Kategoria: