Skip to main content

OHARRA: “Cholitas”-en aurkezpena atzeratuko da

Cholitas

CHOLITAS dokumentalaren aurkezpena - martxoaren 12an eta 13an Iruñean eta Bilbon egiteko aurreikusita zegoena- datarik gabe atzeratuko da, COVID-19 birusari aurre egiteko egoera dela eta.

 

Cholitas

Dora, Lydia, Cecilia, Elena eta Liita bost emakume indigena dira, aimarak, eta espedizio paregabearen protagonistak ere izan dira: Amerikako mendi altuena eskalatu dute. Gona tradizionalez jantzita, Aconcaguara igo dira, Boliviako lurralde babesgabeenean. Ibilbide horren bitartez, barneko bidaia ere egin dute, beren gaitasunak eta ausardiak aztertu behar izan baitituzte, eta, aldi berean, ikusi dute mendian libre, zoriontsu eta bizirik sentitu direla.

Cholitas” dokumentala, Arena Producciones delakoaren eskutik, Jaime Murciegok eta Pablo Iraburuk zuzendua izan da. ALBOAN, Entreculturas eta Oxfam Intermón erakundeek ere laguntza eskaini diote filmari. Emakumearen gainditze eta ahalduntze historia bat da, herrialde horretan genero desberdintasun-maila oso handia izan ohi delarik.

“Burua makurtzen” eta beren lekua etxean dagoela entzuten nekatuta, bost emakume horiek beren buruari eta munduari erakutsi nahi zieten, gizonentzat bakarrik erreserbaturik zegoen gailurraren erronka lortzeaz gain, estereotipoak ere apurtu ahal dituztela, eta baita mendiaren bitartez harremanetan aritu naturarekin, ekonomia jasangarriko baliabide alternatiboak erabili eta kultura ezberdinak erreibindikatu eta beren nortasun indigena balioetsi ere.

“Aimarak, emakume indigenak, izateagatik, baztertuak izan ohi gara, eta zergatik galdetu ohi nuen nik… Gailurrera igotzeko jakin-mina izan dut beti, “gailurra egin”. Zergatik ezin dugu guk, emakumeok, egin, zergatik ezin dugu eskalatu?”, esaten zuen Lidia Huayllas-ek, beste lau eskalatzaileekin batera egindako bidaia dokumentatu zituzten kameren aurrean. “Gailurra lortzearen ametsa errealitate bihurtu da: Aconcagua, Amerikako mendirik altuena lortzea. Gaur, nahi dudana egiteko gai sentitzen naiz”, adierazi zuen ibilbidearen amaieran.

[[{"fid":"3544","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"548","width":"387","class":"media-element file-default"}}]]

Dokumentalaren narrazioan, espedizio klasikoen kontaketa ikus dezakegu: Dora, Lydia, Cecilia, Elena eta Liitaren abenturarako prestaketa-lanak, mendirako hurbilketa eta gailurrerako bidaia, zerbait sinbolikotzat hartua. “Istorio hau kontatu dugu derrigorrezko zeregina zelako ustetan. Munduak erreferenteak behar ditu, gure pelikulan dihardutenak bezalakoak: emakume ausartak, estereotipoak apurtzen dituztenak, beren grinari jarraitzen diotenak, libreak eta ahaltsuak”, azaldu dute zuzendariek.