Skip to main content

Nafarroak eta Euskadik hitza eskatzen dute Hezkuntzaren alde

SAME en Navarra

Apirilaren 24tik 28ra bitarteko astean, mota ezberdinetako jarduerak garatu dira Nafarroan, Hezkuntzaren aldeko Munduko Ekintza Astea (HAMA) ospatzeko. “Hezkuntzaren alde hitza eskatzen dut” goiburupean, ekintza horien bitartez eskatu zaie Administrazio publikoei eta estatu-, autonimia- eta toki-ordezkari politikoei 2030eko Hezkuntza Agenda betetzea. Guztira, Nafarroako 43 ikastetxek, 700 irakasle inguruk, eta 8.000 ikaslek hartu dute parte Nafarroan urte honetako HAMAn.

 

IKUSI ARGAZKI BILDUMA

 

Iruñean eman zitzaion hasiera asteari prentsaurreko baten bidez, bertako partaideak hauek izan zirelarik: Ani Urretavizkaya, HAMAko koordinatzailea; Estibaliz Armijo, Scout Mikael taldeko monitorea; Regina Ruiz, Berriozar BHIko irakaslea eta Jealtha Marqué, Nikaraguako Fe y Alegríako ordezkaria.

Apirilaren 26an, Tuteran egin zen ospakizuna. Valle del Ebro BHIn, zenbait ikastetxetako partaideak bildu ziren “hezkuntza inklusibo, bidezko eta kalitatezkoaren alde hitza eskatzeko”. Halaber, Cabanillaseko San Juan de Jerusalén ikastetxeak eta Lasa Zentroak ere hartu zuten parte. Kaleetan barrena ibili ziren ikastetxeetako ikasleak Plaza Berriraino, eta han Hezkuntzaren aldeko Munduko Kanpainaren adierazpena irakurri zuten.

Apirilaren 28an, jarduera nagusia burutu zen Iruñean, bertan partaide ugari bildu zirelarik: San Ignacio, Hijas de Jesús, Berriozar DBHI, Irakasle Eskola eta La Presentación-FESD ikastetxeetako ehunaka ikaslek ibilaldian joan ziren Nafarroako Jauregiraino. Bertan, Miguel Laparrak, Eskubide Sozialetako lehendakariordeak, hartu zituen. Ikasleek ekintzarako proposamenak aurkeztu zituzten modu ugariak eta ezberdinak erabiliz: konposizio musikalak, antzezlanak eta eskuen bidez egindako esloganen irakurketa, hezkuntzaren aldeko eskubidearen erreibindikazioa sinbolizatu nahian.

 

Euskadin astebete beranduago

Maiatzaren 4an Euskadiko Hezkuntzaren aldeko Munduko Ekintza Asteko (HAMA) ekitaldi nagusia Getxon izan zen, 400 lagunek parte hartu zutelarik.

Ekitaldian adinen araberako 8 tailer antolatu, 'manequinn challenge' deritzona burutu, eta ikasleek, herriko alkatea eta alderdi politikoen ordezkarien aurrean, manifestua irakurri zuten hezkuntza eskubidea aldarrikatzeko.

Gainera apirilaren 27an EHU-UPV-ko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia fakultateak antolaturiko “Hezkuntza eskubidearen aldeko jardunaldia” delakoan HAMA aurkeztu zuen Virginia Basurto ALBOANeko kideak.

 

[[{"fid":"1227","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"425","width":"567","class":"media-element file-default"}}]]

Halaber, TVEko “La aventura del saber” telesaioan ere sartu zen HAMA