Skip to main content

Migratzea: bizitza duina izateko eskubidea. Azaro-abenduko jarduerak

Migrar: el derecho a una vida digna

Bazenekien gaur egun 80 milioi pertsona inguruk beren etxea utzi behar izan dutela? Bazenekien lekualdatze horien arrazoiak klima-aldaketa, indarkeria eta aukeren gabezia direla? Gai horiek interesatu eta kezkatzen bazaituzte, ondoko proposamen hauekin bat egitera gonbidatzen zaitugu. Proposamen hauek gure 25. urteurrenaren barnean daude antolaturik, eta Nafarroako Gobernuaren laguntza izan dute.

 

Migrazio eta kulturartekotasunari buruzko jardunaldiak. Tutera, azaroak 29 eta 30

Padre Lasa Zentroak eta Alboan Fundazioak antolatu dituzte jardunaldi hauek UNED-Tuterarekin batera eta Nafarroako Gobernuaren laguntzaz. Beren etxea utzi behar izan duten milaka pertsonaren errealitatera hurbilaraztea da helburua. Egoera ezberdinetatik ihes egin dute pertsona horiek, inolako ziurtasunik gabe, eta hainbatetan giza eskubideen urraketa sistematikoa pairatuta.

UNED-Tutera (Magallón kalea, 8)

Azaroak 29, astelehena: “Migrazioa eta ingurumen-desplazamendua”

17:00-17:20: Ongi etorri eta jardunaldien aurkezpena

17:20-18:30: “Klimatik ihes egitea” ponentzia

Javier Raboso, Demokrazia eta GGEEen arduraduna. Greenpeace-Espainia

18:30-18:45: Atsedena

18:45-20:00: Zineforuma. “Tournées” film laburraren proiekzioa eta, ondoren, solasaldia Octavio Romanorekin, filmaren gidoilari eta produktorearekin

Kaimwa Kongoko meatzari xumea da eta Etxabe, telefonia mugikorrerako enpresa baten exekutiboa. Jakin gabe, lau eguneko bidaia partekatuko dute Ipar-Kivutik eta koltan meategiak kontrolatzeko gerratik Eusko Legebiltzarrera, bataren eta bestearen asmoak oso bestelakoak izan arren.

Konekta zaitez hemen: https://youtu.be/27s2wu1E6Gc

 

Azaroak 30, asteartea: “Emakume migratzailea izatea”

 

17:00-17:10: Ongi etorri eta jardunaldiaren aurkezpena

17:10-18:30: “Emakume migratzailea, beste errealitatea”

Alicia Chicharro, Nazioartekotasun eta Lankidetzako Departamentuko burua. Nafarroako Unibertsitate Publikoa

Aurkezlea: Andriuska Surga Gasca, Emakumeei Zabalduriko Guneko koordinatzailea. P. Lasa Zentroa

18:30-18:45: Atsedena

18:45-20:00: Esperientziei buruzko solasaldia: “Emakume migratzailea izatea, gure errealitatea”

Moderatzailea: Andriuska Surga Gasca

  • Mey Owens. P. Lasa Zentroa
  • Deborah Ayala de Martínez. P. Lasa Zentroa
  • Lourdes Auzotegiko emakumeak

Konekta zaitez hemen: https://youtu.be/7Yu9H0eHiWg

 

Migrazio eta babesari buruzko Jardunaldiak. Iruña, abenduak 14-16

Civivox Condestable. Kale Nagusia, 2

ABENDUAK 14. MIGRATZEN DUTEN PERTSONEN ESKUBIDEAK DEFENDATZEA

9:30: Parte-hartzaileen izen ematea

9:45: Ongi etorri eta jardunaldien aurkezpena

10:15: “Giza Eskubideak defendatzea”. Helena Maleno

11:30: Atsedena

12:00: “Giza mugimenduetan laguntzea, genero ikuspegia kontuan hartuta” mahai-ingurua

  • ODÖS (Cristina Manzanedo) proiektua
  • Acción contra la Trata

13:15: Ondorioak. Visual Thinking

 

ABENDUAK 15. MIGRAZIOA, INGURUMENA ETA KLIMA ALDAKETA

9:30: Parte-hartzaileen izen ematea

9:45: “Migrazio klimatikoak: babesa, ikusgaitasuna eta marko juridikoa” ponentzia Susana Borrás

11:00: Atsedena

11:30: Ahozko narrazioa. Cruz Noguera

11:45: “Ingurumen-desplazamendua: lurraldeak bizitzeko baldintzarik ez duenean”

  • CEAR-Espainia (Nuria Ferré)
  • Dalila Argueta

13:00: Ondorioak. Visual Thinking

 

ABENDUAK 16. MIGRAZIOA ETA KULTUR ANIZTASUNA: GIZARTE BERRIETARANTZ

9:30: Parte-hartzaileen izen ematea

9:45: “Iragatea, aniztasuna eta herritartasuna: gizarte modernoetako elkarbizitza pentsatu eta bultzatzea”. Rubén Lasheras

11:00: Atsedena

11:30: Ahozko narrazioa. Cruz Noguera

11:45: “Nola landu gizarte inklusiboak” mahai-ingurua

  • Nafarroako Gobernua (Patricia Ruiz de Irizar)
  • Alboan Fundazioa (Mary Tere Guzmán)
  • Gurutze Gorria (Hassan Chaouki)

 

13:00: Ondorioak. Visual Thinking

 

Jardunaldien amaiera

 

Izena emateko, azaroaren 20tik aurrera hemen: www.pamplonaescultura.es, Civivox edozein zentrotan edo 010 telefonoan (948 420100, mugikorretik edo Iruñaz kanpotik deituz gero).

 

Sentsibilizazio-jarduerak. Iruña, abenduak 15, 16 eta 18

Izena emateko, azaroaren 20tik aurrera hemen: www.pamplonaescultura.es, Civivox edozein zentrotan edo 010 telefonoan (948 420100, mugikorretik edo Iruñaz kanpotik deituz gero).

 

ABENDUAK 15. “EL PASO”. Mikroantzezlana eta solasaldia

18:00: CIVIVOX CONDESTABLE. Kale Nagusia, 2

Antzezlan laburra, “Euri Artean” antzerki konpainiarekin. Lan hori “Hesiaren atzeko istorioak” proiektuaren barnean dago, eta Alboan  eta Ellacuria Fundazioen laguntza du. Proposamen artistiko horrek sentsibilizazioa bultzatu nahi du eta begirada berriak eskaini milaka pertsonak bizi duten migratze-errealitateari.

 

ABENDUAK 16. “EVBUEBO ES EL CIELO”

18:00: CIVIVOX ITURRAMA. Esquíroz kalea, 24

Libres para soñar disko-liburuaren aurkezpen antzeztua, Las Poderosas taldearekin (Acción Contra la Trata-ACT). Narrazioak eta testigantzak irakurtzearen bidez eta mezua, zuzeneko musika eta mugimendua adierazten dituzten performanceen bitartez egindako azken lana aurkezten du emakumeen talde horrek.

 

ABENDUAK 18. ZURRUMURRUEN AURKAKO ERAGILEAK: EZ UTZI ZURRUMURRUAK ZURE BAITAN SARTZEN!

12:00-14:00. CIVIVOX ITURRAMA. Esquíroz kalea, 24

Gazteentzako tailerrak (16-21 urte bitartekoak). Nafarroako Zaska-Zurrumurruen aurkako Sarearen estrategia da estereotipo eta aurreiritzietan oinarritzen diren eta arrazismoa eta bazterketak sortzen dituzten zurrumurruak deuseztatzea. Baliabideak eskaini nahi dituzte espiritu kritikoa eta diskurtso alternatiboak sortzeko, kultur aniztasunaren balioa nabarmendu nahian.

 

Online ikastaroa

Oinarrizko ikastaroa eskaintzen dugu, babesaren eta migrazioaren errealitatera eta beren zergatietara hurbilketa bat egiteko helburuaz. Heziketa baliabideak eta tresnak erabiliko ditugu, eta hezitzaileei zuzenduta dago. Berdin da zein den lanaren eremua edo jarduera. Eta, jakina, interesaturik dagoen edozein pertsonari ere bai.

Iraupena: 12 ordu

Egunak: azaroaren 22tik abenduaren 12ra

*PROGRAMA, HEMEN

*IZENA EMATEA, HEMEN

 

“Mugetatik haratago” online jokoa

Inoiz ez duzu imajinatu egun batean, bat-batean, zure etxea utzi beharko zenuela eta zure hiritik ihes egin. Ez dakizu norantz joango zaren, ezta nora helduko zaren ere. Baina argi daukazu bidea ez dela erraza izango, eta proba ugari gainditu beharko dituzula salbu egoteko…

“Mugetatik haratago” online ihes jokora sartu, eta pertsona errefuxiatuek bizi duten errealitatea apur bat ezagutuko duzu. Azkarra izan zaitez. Zure trebetasunak erabil itzazu. Arreta jar ezazu denetan eta… zorte handia! Beharko duzu-eta!

 

"Refugiadas de Camerún, historias de superación" erakusketa. Tutera, Abenduak 13-20

Rua Gizarte Gunean, Rua kalea, 33, egongo da ikusgai. Alboan eta Centro Padre Lasa-k antolatua, Nafarroako Gobernuaren eta Tuterako Udalaren laguntzaz.