Skip to main content

Marea solidarioa migratzaile eta errefuxiatuekin

 Marea solidaria con las personas migrantes y refugiadas

Elkartasun-marea batek hartu zuen Iruñea urriaren 12an, Alboanek, San Ignacio Ikastetxeak eta Iruñeko Loyola Zentroak sustatutako migratzaileei eta errefuxiatuei laguntzeko jardunaldian.

Eguna Inmaculada elizan eukaristia batekin hasi zen, eta ondoren San Inazio ikastetxean kirol eta jolas jarduerak egin ziren. 13etan ehunka lagun abiatu ziren kaleetatik hiriaren erdigunera. Ondoren, 400 mahaikide baino gehiago bildu zituen bazkari batek, bazkalostean musikaz eta dantzaz girotuta, amaitutzat eman zuen eguna.



San Inazio ikastetxeko zuzendari Carlos Moraza SJk esan zuenez, "jardunaldi honetan giza mugikortasuna jorratuko dugu, jatorritik hasi eta iritsi arte. Jatorriari dagokionez, Erdialdeko Amerikako Migratzaileentzako Jesuiten Zerbitzuari (SJM) laguntza ekonomikoa emango diogu, eta, zehazki, Mexikoko SJMri eta RJM-CRri (Costa Ricako Migratzaileentzako Jesuiten Sarea). Helmugako aldean, gure hirira Mambré sarearen bidez iristen diren migratzaileen harrera landuko dugu".
 

[[{"fid":"6082","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"430","width":"574","class":"media-element file-default"}}]]


Bestalde, Nafarroako Alboan-eko koordinatzaile Javier Anduezak adierazi zuen 90 milioi lagun baino gehiagok utzi behar dituztela beren etxeak. Errealitate horrek mina sortzen du, eta interpelatu egiten gaitu. Horregatik, enpatia, harrera eta abegi ona sustatu nahi ditugu. Anduezak gaineratu zuen jardunaldi honetan Alboan-ek Erdialdeko Amerikari begiratzen diola, krisi historikoa pairatzen baitu, indarkeriaren, pobreziaren, lan-aukera faltaren eta Estatuen hauskortasun demokratikoaren ondorioz.


Ekimenak Iruñeko Loyola Zentroaren babesa ere izan zuen, beste erakunde jesuita batzuetako Mambré Sarearen parte den proiektu berri bati ikusgarritasuna eman nahi baitio. Loiolako Zentroko arduradun Ignacio Aranzadiren arabera, "proiektu honen helburua 18 eta 25 urte bitarteko gazte atzerritarrei laguntzea da, kalean edo azpietxebizitzan bizi badira eta gizarte-bazterketa jasateko arrisku handia badute".

 

Erdialdeko Amerikako Migratzaileentzako Jesuiten Zerbitzuaren (SJM) lana babestu nahi baduzu, egin klik hemen::

[[{"fid":"6085","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"67","width":"454","class":"media-element file-default"}}]]