Skip to main content

Lan eskaintza: Gizarte Dinamizaziorako teknikaria

Lan eskaintza: Gizarte Dinamizaziorako teknikaria

Gizarte Dinamizaziorako Teknikariaren lanpostua betetzeko pertsona bat behar dugu, motibazio handikoa eta ALBOANen misioarekin eta estiloarekin identifikatzen dena.

 

Lanpostuaren zeregina

Erakundearen jarduera eraginkorra garatzea, Herritartasun Globalerako Hezkuntzarekin loturiko sentsibilizazio- eta mobilizazio-ekintzak aurrera eramanez.

 

Organigramako kokapena

Gizarte Dinamizazioko arloaren Koordinazioaren menpekoa.

 

Lanpostuaren eginkizunak

  • Herritartasun Globalerako Hezkuntzako proiektuen diseinuan, gauzatzean eta jarraipenean parte hartzea.
  • Kanpainen diseinuan, eta gauzatzean parte hartzea.
  • Ez formala eta informala den heziketa-proposamenerako jarduerak sustatzea talde anitzekin, bereziki gazteekin loturikoekin: interesen identifikazioa, eskaintzaren diseinua egokitzea eta prestakuntza ematea.
  • Mobilizazioetan lidergoa eramatea edo bat egitea, pertsonei, taldeei eta erakunde aliatuei partaidetza-guneak eskainiz.
  • Publiko anitzei zuzendutako prestakuntzan parte hartzea, eta Alboan erakundeak eskainitako heziketa-proposamena kudeatzea.
  • ALBOAN ordezkatzea sareetan eta plataformetan: Garapenerako GKE, nazioarteko boluntariotza eta Jesusen Lagundiko erakunde gisakoa.

 

Eskatutako profila

  • Unibertsitateko prestakuntza akademikoa, batez ere hezkuntzako edo gizarte zientzietako arloan.
  • Prestakuntza giza mugimenduetan, migrazioetan eta kulturarteko hezkuntzan.
  • Hiru urteko esperientzia, gutxienez, garapenerako hezkuntzan, nazioarteko lankidetzan edo horrekin erlazionatutako arloetan.
  • Esperientzia izatea garapenerako hezkuntzako proiektuak kudeatzen eta gauzatzen.
  • Esperientzia izatea taldeen dinamizazioan eta prestakuntza-guneetan.
  • Euskara menderatzea (C1 maila), hitz egitean zein idaztean.
  • Ordutegiko malgutasuna eta Nafarroan eta Euskadin mugitzeko prestasuna.

 

Kontuan ere hartuko da:

  • Boluntariotzako esperientziak eta ALBOANi buruzko aurretiko ezagupenak.
  • Taldeekin izandako esperientzia (eskautak, aisialdia, parrokiakoak, boluntariotzako taldeak…)
  • Ekitaldi publikoen kudeaketan izandako esperientzia.
  • Ezagupenak edukitzea Hezkidetzan, Herritarren partaidetzan edo Ingurumen-hezkuntzan.
  • C1 maila ingelesean.
  • Gida-baimena.
  • Baliabide informatikoak menderatzea (ofimatika, Slack, GSuite).

 

Eskatutako konpetentziak

  • Sormena eta proposamenak egiteko gaitasuna.
  • Jardueren diseinuan eta gauzatzean bizkortasuna izatea.
  • Autonomia eta erabakiak hartzeko gaitasuna.
  • Ongi planifikatzea, denbora kudeatzea eta lehentasunak zehaztea.
  • Harreman pertsonaletarako erraztasuna eta malgutasuna.

 

Eskaintzen da

  • Aldi baterako kontratua, proiektuari lotutakoa (2022ko urtarrila-abendua).
  • ALBOANen barneko baremoaren araberako soldata.
  • Asteko 36 orduko lanaldi osoa.
  • Egoitza: Bilbo edo Donostia.
  • ALBOANek badu ekitatearen aldeko plana, inguru seguruko politika eta genero politika.
  • ALBOANi buruzko erreferentziak hemen: www.alboan.org

 

Lanean hastea: berehala

 

Interesaturik dauden pertsonek curriculuma bidal dezakete posta elektronikoaren bidez, motibazio-gutunarekin batera, eta 2022ko urtarrilaren 10ean baino lehenago, helbide honetara: personal@alboan.org, gaian hauxe adieraziz: “GIZARTE DINAMIZAZIORAKO TEKNIKARIA”