Skip to main content

Korrika egin haur errefuxiatuen alde martxoaren 19an Iruñean

Corre por la infancia refugiada el 19 de marzo en Pamplona

Datorren martxoaren 19an Iruñean "Korrika egin kausa baten alde, korrika egin Haur Errefuxiatuen alde" lasterketa egingo da, Entreculturas GKEarekin batera 15 hiritan egiten dugun elkartasunezko lasterketen zirkuituaren barruan. San Ignacio ikastetxea eta Iruñeko Centro Loyola-ren laguntzaz antolatzen du Alboan-ek ekitaldi hau. Aurten, errefuxiatu edo derrigorrezko lekualdatzean bizi diren haurrek hezkuntzarako duten eskubidea babestea da proposamena. Horretarako, lasterketan bildutako dirua ikasleei indarkeriatik urrun jolasteko, prestatzeko eta hazteko espazio seguru bat bermatzen laguntzen dieten proiektuetara bideratuko da.

[[{"fid":"6560","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"67","width":"350","class":"media-element file-default"}}]]

Gatazka armatuek gaur egun 420 milioi haur baino gehiagori eragiten diete munduan, eta haien bizitzak izuz, segurtasunik ezaz eta, kasu askotan, nahitaezko desplazamenduz betetzen dituzte. 40 milioi pertsona baino gehiagok etxea, familia eta eskola utzi behar izan dituzte beren bizitzak salbatzeko. Larrialdi-egoeretan funtsezkoa da haurrak babestea, haur horiek espazio segurua dutela ziurtatzea.

 

Aterpe Eskola: hezkuntzak bakea eraikitzen du

Eskola babeslekua da. Bakearen, babesaren, inklusioaren eta bizikidetzaren esparru hori da. Hezkuntza funtsezkoa da elkarrizketa sustatzeko gatazkaren aurrean, enpatia etsaitasunaren aurrean, harrera errefusaren aurrean. Hezkuntza funtsezkoa da bakearen kultura sortzeko, mundu bidezkoagoa eta solidarioagoa eraikitzeko.

 

Lasterketan bildutako dirua Aterpe Eskola kanpainara bideratuko da. Horren bitartez, Alboan, Entreculturas eta Errefuxiatuentzako Jesuiten Zerbitzua-k Ukraina, Libano, Tanzania, Kongo ED edo Kolonbia bezalako herrialdeetan haur errefuxiatuak eta haien familiak eta komunitateak zaintzen, babesten eta laguntzen ditugu. Arreta humanitarioa, arreta psikosoziala, hezkuntza-laguntza eta jolaserako eta bizikidetzarako espazioak eskaintzen dizkiegu, beren bizitzak berreskuratzeko eta etorkizun duina izateko.

 

Martxoaren 19an, Iruñean

Irteera Takonera parketik izango da. Hainbat proba izango dira: umeentzako 400 metro (6-8 urte) 11.15ean; umeentzako 1000 metro (9-11 urte) 11:30etan; eta guztientzako 5 km. ibiliz edo korrika eginez.

 

Izena emateko kuota 5 €-koa, txikien lasterketena, eta 12 €-koa 5 kilometroarena da (16 urtez azpikoek ez dute ibiltzeagatik ordaindu behar). Gainera, edozein pertsona edo erakunderen eskura dauden dohaintzetarako zero dortsal bat egongo da, borondatez nahi duen zenbatekoa emanez. UDAPA, Florette, Carretilla, Insalus, Diario de Navarra, CaixaBank, Deloitte, Liferay, eta Mapfre-k babesten dute lasterketa.

Animatu eta parte hartu!

 

[[{"fid":"6561","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"67","width":"350","class":"media-element file-default"}}]]