Skip to main content

Kafe-sorotik kikarara. Maiatzaren 16tik 22ra, jarduerak Donostian

Del cafetal a la taza

Maiatzaren 16tik 22ra Rosa Prieto, Piurako CIPCA Nekazarien Ikerketa eta Sustapen Zentrokoa (Peru), eta Alejandro Castro, Capeltic Nuestro Café delakoaren zuzendaria eta Kafe Eskolako kofundatzailea (Mexiko Hiria) Euskadin, Donostian, hain zuzen izango dira.

 

Bisita hau “Kafe-sorotik kikarara: kontsumo kontzientea eta arduratsua” delako proiektuan kokatzen da. Deustuko Unibertsitatearen eta ALBOAN GKEaren arteko lankidetzaren emaitza da egitasmoa, eta Donostiako Udalak finantzatu du. Helburua gure gizartearen kontzientzia kritikoa bultzatzea da, kontsumo kontziente eta arduratsuko eredua eraikitzeko, gizarte zein ingurumen mailan.

 

Horretarako, prestakuntza eta sentsibilizazio jarduerak garatuko dira hezkuntza komunitatearekin, eta bertan Donostiako Ostalaritza Elkarteak  parte hartuko du. Horrela, aukera ezin hobea izango dugu funtsezko eragile hori inplikatzean, bestelako ekoizpen- eta kontsumo-ereduak ikusarazteko.

 

Capeltic Nuestro Café kooperatiba arduratzen da Yomol A´tel ekonomia solidarioko kooperatiben eta enpresen plataformaren produkzioa merkaturatzeaz. Elkarte horrek tzeltal taldearen familia indigenak biltzen ditu eta Iparraldeko Oihaneko kafea, eztia eta xaboia ekoizten dituzte, Chiapas estatuan, Mexikon. Yomoll A´tal plataformak justizia sozialaren, lekil kuxlejalil-en (bizitza onaren) alde lan egiten du, baita lurraldearen defentsan ere.

 

Piuran, Perun, APPROCAP kakao ekoizle txikien elkartea ari da. Ekoizpen-, eraldaketa- eta merkaturatze-lanetan dihardute, kudeaketa kooperatiboko eredua aplikatuta. Lortutako produktua txokolate-enpresa nazionaletara, banakako enpresetara eta publiko orokorrera doa. Ekimenak elkartearen hobekuntza du helburu, jasangarritasuna  hobetu, bazkideen diru-sarrerak handitu, eta bizi-kalitatea hoberantz egin ahal izateko, CIPCAren eskutik.

 

Hauek izango dira jarduera nagusiak hurrengo egunetan:

 

  • 16an, ostegunean: gosari solidarioa, Deustuko Unibertsitateko Donostiako Campusean.
  • 18an, larunbatean: tailerra, Donostiako Bidezko Merkataritzako taldearekin eta ALBOANen oinarri sozialarekin.
  • 22an, asteazkenean: kafea dastatzeko tailerra, Gipuzkoako Ostalaritza Elkartearekin.