Skip to main content

Honduras, bidegurutzean. Giza Eskubideen defendatzaileak Bilbo eta Iruñea bisitatuko dituzte

Defensores de DDHH visitan Bilbao y Pamplona

Consuelo Soto eta Pedro Landa, Honduraseko Giza Eskubideen defendatzaile ezagunak, datozen egunetan gurenara etorriko dira, herrialde horretako krisi politikoaz eta egun Giza Eskubideak ete ingurugiro eskubideak defendatzeko dauden zailtasunez aritzeko. Martxoaren 5ean, astelehenean, 18:30etan Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsuaren Bilboko egoitzan (Rampas de Uribitarte, 3) eta martxoaren 7an, asteazkenean, 19etan  Iruñeko San Ignacio-Jesuitas ikastetxean (Francisco Bergamín, 32) hitzaldi bana eskainiko dute.

 

[[{"fid":"1969","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"449","width":"599","class":"media-element file-default"}}]]

Consuelo Soto Tolupanen lider indigena eta lurraldearen defendatzailea da. Movimiento Amplio por la Dignidad y la Justicia (MADJ) erakundearen kidea da, eta gutxiengo indigenen giza eskubideen aldeko ikuspuntua azalduko du. Esker onez, Sotok Carlos Escaleras 2017 saria jaso du, eta Giza Eskubideen Batzorde Interamerikarrak kautelazko neurriak eman dizkio, heriotza mehatxuak sufritzeagatik, baita bere inguruneko segurtasun-gabeziagatik ere. Hori guztia loturik dago komunitate indigenen lurraldeak eskuratzeko erauzte-proiektuen ezarpenarekin.

Pedro Landa ERIC erakundearen kidea da. Erakunde hori Hausnarketa, Ikerketa eta Komunikaziorako Taldea da eta Jesusen Lagundiak Hondurasen duen obra soziala da. Landa inguruneari buruzko espezialista da, eta erreferentea, meatzaritzako gehiegikerien aurkako borrokan. Ingurunearen eta giza eskubideen aldeko defentsan egindako lanagatik ipini dute miran: difamazio kanpainak, errepresioa eta jazarpen mota ugari.