Skip to main content

Guztion Etxearen defendatzaileak

Martxoaren lehenengo bi asteetan lurraldea eta natura defendatzen duten 11 emakume izan ditugu gurekin, Perutik, Venezuelatik, Kolonbiatik, Guatemalatik eta Hondurastik etorriak. Hauek dira gure defendatzaileak: Lily Calderón, Minerva Vitti, María Teresa Urueña, Anitalia Pijachi, Katia Ustate, Yalenis Medina, Jenny Ortiz, Lucía Ixchiú , María Felicita López, Juana Francisca Urbina eta Keyla Canales.

 

Emakume horien eskutik Amalurraren deiarekin bat egin eta bere ahotsa entzun dugu, keinu txikienak edo Atlantikoaren alde horretan hartutako edozein erabakik izugarrizko eragina duela ikusi dugu, bai beren lurraldeetan zein munduko gainerako tokietan. Agenda hitzorduz beteta badute ere, Amazonia Gara kanpainaren esparruan, defendatzaileak gurekin izan ditugu Alboaneko taldeak antolatutako ekitaldi desberdinetan, Berrizen egindako jardunaldi pribatu batean, bai eta bestelako entzule batzuentzat hitz egiten ere: komunikabideak, ordezkari politikoak, mundu akademikoa (Deustuko unibertsitatearen eskutik), GGKEak eta mugimendu sozialak, Alboanen Gazte Sarea eta gizartea, orokorrean.

[[{"fid":"6628","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"432","width":"649","class":"media-element file-default"}}]]

Lehenengo egunetan Berrizen (Bizkaia) bildu ginen, hiriko zarata eta presatik aldendutako ingurune batean. Leku lasaia da, zuhaitz hostotsuz eta elurrez inguratuta.  Topaketan hiru egunez egon ginen, eta mota askotako emakumeak bertaratu ziren. Herrialde desberdinetakoak izan arren, bizi-historia antzekoa zuten: lurraldea defendatzea, beste guztiaren gainetik. Emakume hauek indigenak eta afrikarren ondorengoak dira, eta aldarrikapen eta borroka bera dute helburu: lurraldea defendatzea bizitza da. Alabaina, emakume hauen kasuan, bizitza mehatxu, arrisku eta indarkerien menpe ere badago. Guztiek erauzketaren industriak indarrez ebatsitako lurraldea babesteko borrokaren testigantza utzi dute; izan ere, industria horrek zauri sakonak eragiteaz gain, kutsatu eta dibertsitatea eta bizitza akabatzen ditu.

 

Lurraldearen defentsa, bizitzaren defentsa

Natura defendatzen duten emakumeen bizitzak eta aldarrikapenak batzen dituen hari ikusezina, izendatzaile komuna, zera da: emakume guztiak landa-ingurunean bizi dira, zaratatik eta jendetzatik urrun. Hau da, orain dela gutxi  arte naturarekin bat egiten zuten paradisuetan. Gaur egun toki horiek mehatxatuta daude erauzketaren industriaren interesen ondorioz: urrea, nikela, kautxua, petrolioa... Dena kendu diete, eta, ordainetan, suntsipena eta kutsadura utzi dute. Zuhaitzak erortzen ari diren bitartean, ehunka proiektu hidroelektriko eraikitzen ari dira, eta askotan babestutako eremuetan gainera. Basogabetzearen, uraren kutsaduraren eta elikadura-subiranotasunaren galera mehatxuak dira komunitate horientzat, eta horren ondorioz eskubideak eta seme-alaben etorkizuna arriskuan daude.  Yalenis Medina afro emakumea da, nekazaria, Kolonbiako La Guajirako Patilla komunitatetik desplazatua, eta giza eskubideen, bizitzaren eta lurraldearen defendatzailea da. Bere hitzetan, bere lurraldea “sakrifiziorako eremua da, baina dena kendu digute, beste pertsona batzuen aberastasunaren mesedetan. Ahotsa goratzean, argi ikus dezakegu La Guajira suntsitu eta aberasten diren enpresa gehienak Europakoak direla”.

 

Urtero hainbat pertsona hiltzen dira lurraldea eta natura defendatuz. Global Witness-en datuen arabera, 2021ean 200 pertsona baino gehiago hil zituzten beren lurraldean bakean bizitzeko eskubidea defendatzeagatik, eta horietako asko Latinoamerikako emakumeak dira. Kontinentea indarrez ebastearen gatazka 500 urte baino gehiagoz luzatu da. Behin eta berriro errepikatu den historiako gertakaria da, giza eskubideen urraketaz, erailketaz, eta kutsadura eta hondamendia atzean uzten duten komunitateen desplazamenduz beteta dagoena.

[[{"fid":"6629","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"212","width":"865","class":"media-element file-default"}}]]

“Indarkeriari eta heriotzari aurre egin behar diegu gure lurraldea defendatzeko. Horregatik, hain zuzen ere, emakumeok bat egin dugu, indarra areagotzeko eta gure borroka mantentzeko”, adierazi du Juana Francisca Urbina, Tepemechín (Yoro, Honduras) lurraldeko buruzagi indigenak tolupanak.

 

 “Ez da gauza bera gizon indigena edo emakume indigena izatea lurraldea defendatzerakoan. Hemen emakume beltzak, indigenak eta askotarikoak gaude, eta askotariko historia pertsonalak ditugu, indarkeriaz beteak”, adierazi du Lucía Ixchiúk, Guatemalako k’iché indigenak, zeina aktibista feminista eta kazetari komunitarioa baita.

 

 

Emakumeen hauen gaineko borrokaz gehiago jakin nahi baduzu: https://defensoras.somos-amazonia.org/eu/guztion-etxearen-defendatzaileak/