Skip to main content

Emakumeok martxan. Sufrimenduaren ahots, duintasunaren ahots

Mujeres en marcha

Urriaren 18an eta 19an, “Emakumeok martxan: bortizkeria eta lekualdatzea Afrikako 5 eskualdetan” izeneko Nazioarteko Biltzarra garatu genuen, Deustuko Unibertsitatean. Ekitaldi horretara,  200 pertsona baino gehiago bertaratu ziren eta, han, hauteman genitzakeen babes- eta lekualdatze-egoeran indarkeria pairatu duten emakume eta neskato afrikarren egoera eta eskaerak. Halaber, errealitate horri aurre egiteko beharrezkoak diren neurriei buruz eztabaidatu genuen, horretarako Giza Eskubideen aldeko ekintzaile ezagunen partaidetza izan genuelarik: Victoria Nyanjura, Justine Masika, Kongoko Synergie des Femmes erakundearen zuzendaria, eta Caddy Adzuba, kazetaria eta abokatua, eta baita Unibertsitate, erakunde publiko eta laguntza humanitarioa ematen duten nazioarteko zein tokiko elkarteetako ordezkariak ere.

[[{"fid":"2486","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"271","width":"271","class":"media-element file-default"}}]]

Biltzarrari hasiera eman zioten Jose María Guibert SJ errektoreak, Mª Mar Magallón eta Mateo Aguirre SJ ALBOANeko zuzendariak eta zuzendariondokoak hurrenez hurren. Ondoren, bortizkeria pairatu duten emakumeen testigantzak entzun genitzakeen Unibertsitateko auditoriumean. Sufrimenduaren ahotsak ziren, baina, aldi berean, duintasun eta ausardia handiko ahotsak ere bai.

[[{"fid":"2488","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"287","width":"478","class":"media-element file-default"}}]]

ALBOANek eta Deustuko Unibertsitateak antolatu zuten Biltzarra, Errefuxiatuentzako Zerbitzu Jesuita eta Vedruna ahizpekiko elkarlanarekin batera. ALBOANek, legatu pribatu bati esker, garatzen duen Mieza programaren barnean kokatzen da. Programaren lehen fasean, azken urtean zehar, diagnosi-lana burutu da, 15 nazionalitate ezberdinetako 152 emakumeren testigantzak biltzen dituena, herrialdeak ondoko hauek direlarik: Maroko, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Angola, Hegoafrika, Sudaneko Hegoaldea, Etiopia  eta Kenia. Biltzarraren saioetan, ondorio gisa, esan dezakegu bortizkeria pairatu duten emakumeentzako behar-beharrezko trinomioa hauxe dela: “laguntza, justizia eta erreparazioa”. Zentzu horretan, ekintzarako ildo nagusiak identifikatu ziren Afrikako emakume eta neskatoekiko lana aurrera eramateko hurrengo bost urteetan.

 

Diagnosiaren txostena hemen dago eskuragarri: https://www.alboan.org/es/emakumeok-martxan