Skip to main content

Bostehun pertsona inguruk laranja-kolorez tindatu zituzten Gasteizeko kaleak Emakume Ausarten aldeko V. Lasterketan

V Carrera por las Mujeres Valientes

Martxoaren 19an, igandean, bostehun pertsona inguruk laranja-kolorez tindatu zituzten Gasteizeko kaleak Emakume Ausarten aldeko V. Lasterketan. ALBOANek antolatu du ekitaldi solidario hau, eta Arabako Foru Aldundiaren eta Gasteizeko Udalaren babesa jaso du, ondoko helburu hau izanik: laguntza biltzea beren bizimodua eta beren komunitateenak aldatzeko eta hobetzeko borrokatzen diren emakumeentzat.

 

BEGIRA HEMEN SAILKAPENA (zure dorsala gogoratuko duzulakoan...)

 

Aurten bildu den diru-laguntza SEA-El Agustinoko Hezkuntza Zerbitzuentzat  izango da. Jesusen Lagundiaren erakunde horrek genero-inekitatearen aldea murriztu nahian egiten du lan Liman, Peruko hiriburuan. Emakumeei, laguntza, trebakuntza eta aholkularitza emanez, lan duina eskuratzeko aukera ematen zaie, edo beren parte-hartze publikoa areagotzea lortzen dute. Lucy Mejía Calderón, SEAko liderra, lasterketaren ohiz kanpoko lekuko izan zen, eta zoriontsu sentitzen zela adierazi zuen, “indarrak biltzen hainbat emakume, gizon eta ume ikustean, guztiok berdintasunean, aukera berberak eta eskubide guztiak izanik bizi gaitezen.”

Vanessa Sánchez kazetaria, Joseba Beloki txirrindularia eta Serafin Zubiri kantaria izan ziren Emakume Ausarten V. Lasterketa Solidarioarekin bat egin zuten aurpegi ezagunetariko batzuk.

Korrikalariak Arka plazatik irten ziren, eta 6,2 kilometro egin ostean, abiapuntura itzuli ziren. Lehenago, umeen lasterketa egin zen.

ALBOAN fundazioaren aldetik pertsona guztien partaidetza, elkartasuna eta konpromisoa eskertu eta nabarmendu nahi ditugu, korrika egin, animatu, 0 dorsala erosi edo ekitaldiaren antolaketan kolaboratzeagatik, jardunaldian horrela lortu baitzen elkartasunaren eta kirolaren festa arrakastatsua