Skip to main content

Babes komunitarioa, bizikidetza eta elkarrizketarako ate irekia

Patrocinio comunitario

Apirilaren 2an, Loiolako Santutegian, “Babes eredua: elkarbizitza berkokatzen” jardunaldia egin zen. Topaketa hau Alboan eta Ellacuria Fundazioek, Loiolaetxeak eta Caritasek antolatu zuten, Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz, Euskadin pertsona errefuxiatuak artatzeko Auzolan II esperientzia pilotuaren bidezko babes komunitarioen programak erabiliz. Auzolan II proiektuaren helburua da pertsona eskatzaileentzat eta nazioarteko babesaren onuradun direnentzat harrera eta integrazioari buruz ezarri diren ekintzak koordinatzea Euskadin.

 

Jardunaldia gonbidapena izan zen babes komunitarioaren esperientzia berrian interesa zeukaten pertsonentzat, eta bertan 40 pertsona elkartu ziren, saioetan zehar landutako edukiak oso positibotzat baloratu zituztenak. Halaber, komunitatea eraikitzeko asmotan, partekatu ere egin zuten kulturarteko bizikidetzaren eta beharrezkoak diren laguntza-sareen ereduan sakontzeko interesa.

 

[[{"fid":"5671","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"363","width":"484","class":"media-element file-default"}}]]

Elkarrizketarako eta hartu-emanetarako guneak ere ireki ziren, kulturartekotasun-ikuspuntutik herritarren harremanak aztertzeko asmoz. Topaketak ahalbidetu zuen esperientzia pertsonalak, motibazioak eta “bestearekiko” harremanetan dauden erresistentziak partekatzea. Parte hartu zuten pertsonek ikusi zuten beharrezkoa dela landutako gaiak aztertzen jarraitzea, horrela aliantzak eta estrategiak bideratu ahal baititugu, kulturarteko bizikidetzaren erronkari aurre egiteko.

 

“Giza  liburutegiak” delako metodologiari jarraituz, esperientziak trukatzeko mahaiak eratzea ere oso balorazio bikaina lortu zuen. Bertan, bizi esperientzia pertsonalak partekatzen dira, elkarrizketa eta elkar ulermena bultzatzeko helburuaz.

 

[[{"fid":"5672","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"316","width":"237","class":"media-element file-default"}}]]

Babes komunitarioaren helburua da herritarren inplikazio zuzena beren herrian edo hirian, nazioarteko babesaren onuradun diren pertsonei abegia emateko eta integratzeko zereginetan. Alboan Fundazioan eta deialdia egiten duten bestelako erakundeetan, abegi- eta hospitalitate-gizartearen aldeko apustua egiten dugu, etxea uztera behartutako pertsonei ateak irekiko dizkien gizartearen aldekoa, hain zuzen.