Aurreiritzi, inmigrazioa eta aniztasun kulturala, eztabaidagai ALBOAN eta SEI-ren eskutik

Alboan Alboan
09/11/2017
Aurreiritzi, inmigrazioa eta aniztasun kulturala, eztabaidagai

Azaroaren 23an, ostegunean, 19etan ALBOAN fundazioak eta SEI elkarteak antolaturiko “Zurrumuruak desmuntatu, herritartasuna eraiki” izeneko mahaingurua izango da Iruñeko Gaztediaren Etxean (Sanguesa kalea, 30). Inmigrazioa eta aniztasun kulturalaren inguruan dauden aurreiritziak eta estereotipo negatiboak jorratuko dira solasaldian.

Bertan lau adituak arituko dira: Agustín Unzurrunzaga, Gipuzkoako SOS Arrazakeria elkarteko sortzailea; Alfredo Mori, zurrumurruen aurkako estrategiaren partehartzailea eta SEI elkarteko kidea; eta María Díaz de Rada Gil, Iruñeko Udaleko Gaztediaren tenikaria, eta zurrumurruen aurkako estrategiaren talde teknikoko kidea. Gainera, Nafarroako Zurrumurruen aurkako Sarearen ordezkaria ere izango da mahainguruan.

2010ean Bartzelonako Udalak bultzaturiko zurrumurruen aurkako estrategiaren inguruan garatzen diren esperientziak ikustarazi nahi ditugu mahainguru honen bitartez. Estrategia horrek hainbat ekimen uztartzen ditu: zurrumurruen aurkako herritarren sarea sortu; komunikazio kanpaina; zurrumurruen aurkako ekintzaileak trebatu; eta hainbat sentsibilizazio ekimen sortzea. Estrategia honek tokian tokiko zein nazioarte mailan izan duen eragina ikusita, ikuspuntu eta metodologia berriztatzaileekin landu egin behar delakoan gaude.

Hiri zein erakunde askok bere egin dute zurrumurruen aurkako estrategia, herritartasuna eraikitzearren ezinbesteko tresnatzat hartuz.

“Lehio bat mundura” izeneko sentsibilizaio  eta formakuntza egitasmoaren kurtso berriari ekingo diogu mahainguru honen bidez ALBOAN eta SEI erakundeetatik, Iruñeko Udalaren laguntzaz.

Kategoria: